Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”

Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”

2010/06/24
  • murrizketak
  • ezenarro
  • krisia
Era berean, Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok kritikatu egin du EAJk eta PPk botoa aldatu izana. “Eusko Legebiltzarrak Zapateroren errege dekretuaren kontra bozkatu zuen gehiengoz, baina gaur taldeek posizioak aldatu egin dituzte, hainbatek dituzten morrontzek eraginda”, salatu du Ezenarrok.

2010eko aurrekontu legean Lopezen murrizketak gauzatzea baimentzen dituen legea aldatzearen kontra bozkatu du Aralarrek. Legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok azaldu duenez, hiru arrazoirengatik:

  • Batetik, defizitari aurre egiteko soldatak jaisteko erabakia hartzea ez delako gure egoera ekonomikoaren azterketaren ondorio, Izan ere, ez da esaten zenbat murrizten den defizita, hau da, aurrezten den diru publikoaren ze zati erabiliko den defizita murrizteko. Horrek argi uzten du gobernuaren gastu murrizketarako neurriek ez diotela erantzuten gure egoera ekonomikoaren azterketa bati, baizik eta mimetismoz egiten den egokitzapen bati. Lopezen gobernuak, Aralarrek egindako interpelazio baten ondorioz argitu zuen, 2010eko defizita BPGren 2,7tik 2,5era jaitsiko dela, baina argitu gabe jarraitzen du hurrengo urteetarako helburuak zeintzuk diren.
  •  Bigarrenik, defizitari aurre egiteko beste bide batzuk badaudela uste dugu Aralarren, hala nola, diru sarrerak bermatzeko neurriak hartzea. Izan ere, gobernuak goi karguen kopurua murriztuko zuela iragarri zuen legegintzaldi hasieran, baina oraindik ez du horrelakorik egin. Eta, bestetik, gastu soziala eta funtzio publikoaren soldatak jaisteko erabakia hartu bai, baina zerga politika aurrerakoiagoa egiteko orduan, gizartea mariatzetik harago, ez da neurri zehatzik hartu. Beraz, horrek ere erakusten duena da, murrizketen helburua zorra gutxitzea barik, beste batzuen aginduak betetzea dela.
  • Hirugarrenik, funtzio publikoaren langileen ordezkariekin adostutako akordioa modu alde bakarrekoan apurtzen duelako. Inolako errespetu eta elkarrizketarik gabe. Onartezina iruditzen zaigu. sindikatuekin hartutako hitzarmena apurtzea erabaki du Lopezen gobernuak. Akordioa historikotzat jo zuen orduan gobernuak, baina argi geratu da akordioak sinatu bai, baina apurtu ere egiten dituela gobernu honek, jarrera onartezina iruditzen zaigu.

Aralarren ordezkariak gehitu duenez, gainera, ikusita gobernuak aurreikusi duen masa salarialetik 100 milioiko gastu murrizketa egin behar dela eta lege proiektu honetan jasotzen duen murrizketa 50 milioi bakarrik direnez, hori osatzeko lanpostu publikoak eta gutxiago sortzea erabaki du, bai eta zenbait prestazio alde batera uztea ere. Hori ere, sindikatuekin adostutakoren kontrako da, beraz, ezin dugu gaur aurkezten dena babestu eta erabat ulergarria zaigu sindikatuek honen aurrean duten haserrea, bai eta ekainaren 29rako greba orokorra deitu izana ere. Greba orokorrerako deia gainera, ez dute bakarrik gehiengo sindikalak osatzen duten sindikatu abertzaleek egin. Zuen bultzatutako ustezko mahai sozial horretan parte hartzen duen CCOO sindikatuak ere bat egin du deialdi horrekin. Honek zer pentsatua eman beharko lizueke. Gobernu hau ez dabil egoki jokatzen, ez edukietan eta, are gutxiago, formetan.

Era berean, Aralarren bozeramaileak kritikatu egin du Legebiltzarreko hainbat taldek euren bozka aldatu izana. Azaldu duenez, bere egunean errege dekretuaren kontra bozkatu zuen gehiengoz Eusko Legebiltzarrak, baina alderdi batzuek jarrera aldatzea erabaki du, ez ondo ikusten dituztelako proposatutako murrizketak, baizik eta duten batzuek dituzten morrontzenagatik. Beraz, lege aldaketa honek aurrera egingo du, batzuen morrontzak medio.

Bestalde PSEko ordezkariari erantzunez esan dio gobernatzea ez dela jarrera goitik behera aldatzea edo botere ekonomikoei men egitea. Zentzu horretan bat egin du kongresuko PSOEren taldeko kide Antonio Gutierrezen berbekin non esaten duen: “Lo difícil es gobernar con justicia, lo fácil es hacerlo injustamente; y es comprensible que no queriendo admitir que se es injusto se utilice el eufemismo de la dureza. Duro es decirle a ciertos grupos de presión que ya no puede ni debe esperarse que el Gobierno de un país avanzado ampare y subvencione viejas formas de producir por mucho que ganen algunos con ellas a costa del empleo y del progreso industrial del país; difícil es encauzar el emplazamiento a empresarios y trabajadores para mirar de frente al futuro que hace más de un decenio que está pasando por delante de nuestras narices”. Hala, Ezenarrok gehitu du “porque cada vez que la izquierda tiene que tomar decisiones que no coinciden, ni de lejos, con los posicionamientos de izquierdas, nos vienen con el recurrente argumento de que hay que gobernar con responsabilidad y que algunas veces hay que tomar decisiones difíciles. Pero decisiones difíciles son otras, es decir enfrentarse al os poderes económicos que son quienes están imponiendo este tipo de medias y que los gobiernos también de izquierdas tengan que tomar este tipo de medidas”.