Aralarrek Arriolari eskatu dio berak jarritako epeak bete ditzala eta 2012an bukatu dezala “Durango operazioa”
- Maeztu
- Garraio Saila
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriolak Aralarren legebiltzarkide eta Durangoko zinegotzi Dani Maezturen galdera erantzun du gaur Eusko Legebiltzarrean. Maeztuk “Durango Operazioaren” bukaera dataren etengabeko atzerapenen arrazoien inguruan galdetu dio. Arriolak esan du egia dela egitasmoaren aurrekontua hirukoiztu egin dela eta epea atzeratu egin dela, baina “aurreko gobernuaren gestio onaren oinordetza” dela esan du, EAJri aipamen eginez.
Aralarren ordezkariari ez nahikoa iruditu zaio sailburuak eman duen argudioa eta gogoratu dio bera sailburu izanda ere “behin eta berriro betetzen ez diren epeak eta hitzak ematen ari direla”. Maeztuk azaldu du legegintzaldi hasieran “Arriolak 2010aren bukaera egitasmoa bukatuta egongo zela esan zuela, gero 2011 aipatu zuen eta orain 2012a aipatu du”. Legebiltzarkideak eskatu dio “azken hori izatea bukaera data definitiboa, gobernuaren lana delako ematen dituen hitzak eta aurreikuspenak betetzea, eta Durangoko herritarrek ez dutelako merezi kudeatzaile txarren kudeaketa txarra pairatzea”.
Arriolak aurreko gobernuari egin dion aipamenari dagokionean, Maeztuk bere iritzia publiko egitera gonbidatu du: “kudeaketa desegokia egon badela uste badu, publikoki hori azaldu beharko luke, arduragabekeria bikoitza delako eta erantzukizuna norbaitek izan beharko lukeelako: larria da aurrekontua hirukoiztea eta obrak burutzeko epea ere hirukoiztu izana”. Arriolak azaldu du hasierako aurrekontua 67 milioikoa zela eta gaur egun 213 milioiko gastua aurreikusten dela. Sailburuak berriro esan du 2012ko lehenengo sei hilekoan trena lur azpitik igarotzeko obrak bukatuta egongo direla.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"


