Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek arduraz ikusten du Eusko Jaurlaritzaren ezintasuna

Aralarrek arduraz ikusten du Eusko Jaurlaritzaren ezintasuna

2010/04/16
  • ETB
  • basabe
  • nafarroa
  • lopez
Aralar taldeak arduraz ikusten du Jaurlaritzaren ezintasuna Nafarroako gobernuarekin 2009ko uztailaren 3an sinatutako akordioan jasorikoa betetzeko unean. Mikel Basabe Aralarren legebiltzarkideak galdera egin dio gaur lehendakariari, jakiteko, zein aurrekontu partidatatik ordainduko duen Jaularitzak iaz Nafarroako gobernuarekin ETB Nafarroan ere LTD bitartez ikusteko harturiko konpromisoa. Lehendakariak ez, baina kultura sailburu Urgell andereak erantzun du horretan dihardutela, alegia, arazoa konpontzeko lanean ari direla.

 

Kontua da gauza bera erantzun zuela azaroan Surio jaunak, eta horixe erantzun zuela lehendakariak berak ere 2009ko abenduan. Hala batak nola besteak aurreikusten zuten itzaltze analogikoa gertatu baino lehenago arazoa konponduko egongo zela, Gaur da eguna itzaltze analogikoa telebista eta lurralde guztietan egina dagoela eta Nafarroako ikus-entzuleekin hartutako konpromisoa ez duela oraindik bete EITBk. Aralarrek ondorioztatzen dun 2009ko uztailean akordioa sinatu bai, baina gauzatzeko batere gaitasunik ez daukala Jaurlaritzak.

Ildo horretan, datorren ostegunean bertan, Nafarroa Bairen legebiltzarkide Nekane Perezek, Alberto Catalan Nafarroako gobernuko bozeramaileari galdetuko dio ze neurri hartzeko asmoa duen Nafarroako gobernuak itzaltze analogikoaren ondoren ere ETB ikusi ahal izateko.