Aralarrek apustu ausartagoa eta sendoagoa egiteko exijitu dio Patxi Lopezi bakegintzan eta normalizazio politikan
- Jon Abril
- Murgia
“Baina badaude beste batzuk konpartitzen ez ditugunak”, zehaztu du. “Agerian gelditu da alderdi sozialistak Alderdien Legea erabili duela bere interesetarako eta gaur egungo egoera honetara iristeko. Beraz, Alderdien Legearen erabilera oker eta maltzur baten aurrean gaudela erakutsi dute hitz horiek”.
Zentzu horretan, Patxi Lopezek atzo Legebiltzarrean izandako jarrera salatu du. “Kezkatzekoa da atzo Legebiltzarrean Patxi Lopezek erakutsitako tonua eta jarrera, inondik ere konpartitzen ez duguna eta herri honek inondik ere behar ez duguna, eta are gehiago herri hau lideratu beharko lukeen lehendakari batengatik”. Azpimarratu duenez, “herri hau lideratu behar duen lehendakari bat askoz gehiago eskatu behar zaio, apustu sendoagoa eskatu behar zaio bakegintza eta normalizazio politikorako proposamenetan”.
Bestalde, Aralarrek bere proiektua sendotzeko borondatearekin jarraitzen duela adierazi du Abrilek. “Ezkerreko alternatiba abertzale, zibil eta politikoa eraikitzen jarraitzen dugu, eta bide horretan beste alderdi politiko batzuekin bat egiteko prest gaude. “Baina horretarako baldintza bat falta da, eta baldintza hori eman behar da indar metaketa hori gauzatu ahal izateko”, zehaztu du. “ETAk behin betiko su-eten aldebakarreko bat ematea edo ezker abertzaleko beste sentsibilitateak behin betirako ETAri eten hori esplizituko eskatzea”.
Bi neurri horietako bat gertatuko balitz, “sekulako aldaketa” etorriko litzatekeela Euskal Herriko egoera politikora azpimarratu du, “eta bide anitz eraikiko lituzke ezker abertzale zibil eta politiko horretarako. Aralar eskuzabala izango da egoera hori iristen denean, baina bitartean, egoera hori eman dadin lanean arituko gara”.
Bizkaiko Konferentzia Politikoa
Josu Murgia Bizkaiko Aralarreko koordinatzaileak, bere aldetik, agertu du Aralar “bere markarekin” aurkeztuko dela hurrengo udal eta foru hauteskundeetan. “Prest gaude ezkerreko alderdiekin, erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdiekin. Herriz herri akordio taktikoak ere egon daitezke, baina beti ezkerreko programa batekin. Denborak esango du nola garatzen diren akordio horiek herriz herri”.
Hurrengo hauteskundeei begira “oso aurreikuspen baikorra” egiten du Aralarrek. “Heldu da ordua Bizkaian ere Aralarrek indarra hartzeko”. “Bilboko Udalean sartuko garela ziur gaude eta Batzar Nagusietan, hiru batzarkiderekin, talde propioa osatuko dugunaren itxaropena daukagu. Ziurrenik 30 herri baino gehiagotan aurkeztuko gara Bizkaian hurrengo hauteskundeetan”, esan du Murgiak.
Egoera ekonomikoari dagokionez, Murgia oso kritiko azaldu da PSEk eta PPk Jaurlaritzan eta EAJk diputazioetan hartutako neurriekin, “krisi ekonomikora eraman gaituzten neurri berak proposatzen ari direlako”. Gaineratu duenez, “sistema eta eredu ekonomiko honekin ez goaz inora. Beste alternatiba bat behar da, ezkerreko planteamendu batzuk, eta Aralarrek planteamendu horiek aurrera eramango ditu”.
Albiste erlazionatuak
Jon Abril
- Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du
Murgia
- Aralarrek “adostasun handiagoa eta ingurumen inpaktu txikiagoa” eskatu du Bizkaiko Aldundiak atzeratzea erabaki duen errepide-egitasmoetan
- Iosu Murgia: “Zeharo eskumara egin du Bizkaiko errealitate politikoak”
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Aralarrek elkartasuna adierazi nahi die etxeko-langileei


