Aralarrek AHTren aurka Arrasaten egingo den manifestazioan parte hartuko du, “hori ez delako Euskal Herriak behar duen trena”
Aralarren ustez, AHTk ez dizkie gure herriak eta herritarrak dituzten beharrei erantzuten, “eta ez erantzuteaz gain hondamendia dakarrelako bai ekonomikoki eta bai ingurumen aldetik; herritarrak eta herriak lotu beharrean, oraindik eta gehiago banatzen ditu”.
Orain arte, gobernuetan agintzen egon diren alderdi eskuindarrek, ezarri duten garapen eredu okerrak “azpiegiturakeriara” eraman gaituela uste du Aralarrek. “Gure lurraldeetako errealitateetara egokitzen ez diren makro azpiegiturak garatuz”. Horregatik, Aralarrek garapen eredu hori aldatzeko bere eskuetan dagoen guztia egiten jarraituko du, herritarrekin batera adostuz, denoi erantzunak emateko gai izango diren azpiegitura sozial, errealista eta eraginkorrak. Bide horretan, Aralarretik garbi daukagu Tren Sozialaren aldeko apustua egin behar dela, gaur egun daukagun Tren Sarearean hobetzetik abiatuz.


