Aralarrek Abetxukoko tranbiaren egitasmoari aurkako iritzia eman dio Legebiltzarrean
- Maeztu
- Garraio Saila
Abetxukoko tranbiaren harira, Udalaren eta Aldundiaren arteko egitasmo hitzartuaren aurkako jarrera aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean. Ostiralean bukatu zen egitasmoaren aurkako iritzia emateko eta alegazioak aurkezteko epea. “Lehen auzoak onartu ez zuen proiektu bera aurrera eraman nahi da, auzokideei beharrezkoa den informazioa helarazi barik, beraien iritziaren kontra. Gainera auzoko bizilagunak esaten dute eragozpen handiak pairatuko dituztela obrak eta trazatu berria direla eta”, adierazi du Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk.
Alderdiak kritikatu du hitzarmena bera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertu izana, Eusko Legebiltzarrak informazio bera izan aurretik. “Gainera hitzarmenaren testutik aparte ez zaigu beste inolako informaziorik heldu”, gaineratu du legebiltzarkideak, “eta eraikitze proiektua, eta proiektu honentzako, 3/98 ingurumena babesteko lege orokorraren arabera beharrezkoa den inpaktu anbientaleko ebaluazioari dagokion dokumentazioa ezinbestekoa dela deritzogu, bere osotasunean proiektua aztertzerako orduan eta iritzi bat ematerako orduan”.
Maeztuk Abetxuko herritarrek dagoeneko egitasmoaren aurkako iritzia aurkeztu diotela gogoratu du, bere horretan dagoen moduan. “Herritarren iritziari kasu egitea eta Eusko Legebiltzarrak esaten duena kontutan hartzea” eskatu du legebiltzarkideak.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
Garraio Saila
- Aralarrek salatu du Durangoko trenaren lurperatzea arrazoi ekonomikoengatik atzeratzen dela
- Aralarrek Arriolari eskatu dio berak jarritako epeak bete ditzala eta 2012an bukatu dezala “Durango operazioa”
- Aralarren ekimenez, Jaurlaritzak "txartel bakarra" ezartzeko plana aurkeztu beharko du 2011n
- Ikastetxeetako jantokien kudeakea ikastetxeek aukeratu dezaten defendatuko du Aralarrek Legebiltzarrean


