Aralarrek abertzaleen arteko elkarlana sustatzen jarraituko du
2009/11/14
- Basabe
Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak Radio Euskadiko ‘Más que palabras’ saioan Arabako gobernu hausturari buruz galdetzean erantzun duenez, “Araban gertatutakoa ez da inoren gustukoa, baina Aralarrek ulertu du zer suposatzen duten EAJk, PSEk eta PPk sinatutako egonkortasunerako akordioak eta EAJk eta PSEk aurrekontuetarako lortu duten adostasunak; Aralar ez dago horietan, eta horren arabera jokatu du”. Hala ere, Basabek abertzaleen arteko elkarlana sustatzearen aldeko apustuari eutsi dio. “Gure Maltzagaren bila jarraitu beharko dugu, indar abertzale guztien artean, herri honetako gehiengo soziala hori eskatzen ari zaigulako”, adierazi du Basabek, Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak esandakoei erantzunez.
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi


