Aralarrek A-8-aren durangaldeko peajean "peaje soziala" aldarrikatu du
- Garraio Saila
- Ingurumena
A-8 “PEAJE” SOZIALA ORAIN
Aralarren A-8 autopistako bidesarien arazoaren aurrean ekintzetara pasatzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, uste dugulako badela garaia Aldundiak inposatzen digun bidesari politikan aldaketa erradikala aldarrikatzeko. Gaur egun, “kutsatzen duenak ordaintzen du” edo “gehien kusatzen duenak gehiago ordaintzen du” ikuspuntua ezarri beharrean, irizpide ekonomizista jakina bultzatzen dute ordainsarien politikan. Beraien helburua azpiegiturak ordaindu ahal izateko ahalik eta diru gehien biltzea da; eta jasotzen duten dirua ez da garraio publikoa hobetzeko bideratzen edo garraio plan jasangarriak diruz laguntzeko erabiltzen. Horren ordez, durangaldeko herritarren ordaintzen dugun diru gehiago eta gehiago biltzen dute azpiegiturak beste eskualde batzuetara eramateko.
Aralarren gogoratu gura dugu ez dugula inoiz A-8-aren doakotasuna defendatu, izan ere, zuzenean azpiegitura burutzeko kostua betetzeko behar den diruaz aparte (horiek, A-8-an dagoeneko ordainduta daude), beste aldagai batzuk ere kontutan hartzea beharrezkoa da: zuzenak ez diren kostuak, alegia, kotxearen erabilerak sortzen dituen kostu sozialak eta ingurumenak pairatzen duen kostua.
Baina bistan da Aldundiak ez duela inolako asmorik “peaje soziala” ezartzeko: Horren haritik, “gehien kusatzen duenak gehiago ordaintzen du” printzipioa ezartzeko asmorik ez duenez, eta bere politika ekonomizistarekin jarraitzeko asmoa duenez, nahiago izan dugu, zenbait momentutan eta kasutan, doakotasuna babestea. Hain zuzen ere, horrek, behintzat, N-634 errepidea trafikoz arintzeko balio izango duelako.
Baina iritsi da garaia Aldundiaren aurrean protesta egiteko, eta peaje soziala errebindikatzeko. Aurrean aipatu ditugun printzipioez aparte, eskualdeen artean ez baztertzailea izan beharko luke jarraitu beharreko politika horrek. Ezin baitugu ahaztu Txorierriko korridorea A-8-arekin doakoa dela, eta Usansolon bidesaria kendu dela. Beraz, durangaldeko peajetan baino ez da ordaintzen. Are eta larriagoa da 7 kilometro egiteagatik. Erletxes-Basauri zatian, aurretik ordaindu behar izana, Txorierri eta Usansolotik sartzen diren kotxeek zati hori doakoa dutela kontutan hartzen badugu.
Albiste erlazionatuak
Garraio Saila
- Aralarrek salatu du Durangoko trenaren lurperatzea arrazoi ekonomikoengatik atzeratzen dela
- Aralarrek Arriolari eskatu dio berak jarritako epeak bete ditzala eta 2012an bukatu dezala “Durango operazioa”
- Aralarren ekimenez, Jaurlaritzak "txartel bakarra" ezartzeko plana aurkeztu beharko du 2011n
- Ikastetxeetako jantokien kudeakea ikastetxeek aukeratu dezaten defendatuko du Aralarrek Legebiltzarrean
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


