Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea

Aralarrek “onartezintzat” jo du Jaurlaritzak Zalloventa harrobiari ondarean eragindako kaltea ordaindu behar izatea

2011/10/18
  • maeztu
  • harrobiak
  • ingurumena
Dani Maeztu legebiltzarkidearen iritziz, “ezin da ulertu ondarean eragindako kalte ordaina ordaindu behar izatea herritar guztien diruarekin, are gutxiago, Auzitegi Gorenaren sententzia baten esaten duenean esplotaziorako eskubiderik ez zuela harrobia ustiatzeko”.

Aralarrek kritikatu egin du Jaurlaritzak gaurko gobernu kontseiluan hartu duen erabakia, 9,2 milioi euroko kalte-ordaina ordaintzekoa. Maeztuk azaldu duenez, “ez da ulertzen egoera horretara heldu izana, are gehiago, jakina denean esplotazio eskubiderik ez zuela dioen epaia dagoenean, Urkiolako parke naturalaren inguruan harrobia ustiatzen ari zenean”. Aralarren legebiltzarkidearen ustez, “ardura politikoa argitu beharra dago, ez daitekeelako ulertu egoera horretara heldu izana.

Horregatik guztiagatik, Legebiltzarrean bertan gertatutakoa argitzeko eskatuko dio Jaurlaritzari “erantzukizun politikoa dagoela uste dugulako eta teknikoa egotea ere ez dugu baztertzen”, gehitu du Maeztuk.

Era berean, Aralarren legebiltzarkideak gogora ekarri du, Aralarrek 2009an egindako ekimen baten ondotik, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu ziola “harrobia bere onera ekartzeko proiektua aurkez zezala; hori 2009ko irailaren 23ko plenoan izan zen, eta harrezkero zain segitzen dugu, hiru bider eskatu diogun arren”. “Orain, berriz, ondare erantzukizuna onartzera heldu da administrazioa, enpresak ustiaketa baimena ez zuela dioen epaiaren gainetik; erabat ulertezina”, kritikatu du Maeztuk.