Aralarrek “murritzailetzat” jo ditu 2011rako Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak
- euskara
- ezenarro
- aurrekontuak
- basabe
- 2011
“Gobernu kontseilutik pasa aurretik PPren galbahea pasa dute aurrekontuek; beraz, gobernuan egon ez arren, alderdi popularraren zigiluarekin datozen aurrekontu murritzaileen aurrean gaude”. Hala iritzi dio Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Agirre sailburuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari. “Jaurlaritzak bateragarri egin nahi ditu ekonomiaren bultzada eta babes politikari eustea, baina hori bateraezina da”, leporatu dio Ezenarro Agirreri. “Murrizketarako aurrekontuak aurkeztu ditu gobernuak eta horrela ezinezkoa da bermatzea babes soziala; are gutxiago departamendu guztietako diru partidak jaitsi direnean. Inbertsioak ere jaitsi egiten dira bai Osakidetzaren kontratu programari dagokionez zein funtzio publikoan, ordezkapenetarako murrizketekin”, azaldu du Ezenarrok. “Politika horrek kalitatezko lana suntsitzea dakar, izan ere, onartutako murrizketen artean ordezkapenak murrizteko erabakia dago, beraz, funtzio publikoan langile gutxiago izatea dakar, hau da, kalitatezko lana galtzea da”.
Aralarren bozeramaileak gobernuak iragarritako BPGren igoera eta enplegua sortzeko aurreikuspenak zertan oinarritzen dituen azaltzeko eskatu dio Ekonomia sailburuari, “ez baita argi geratzen zertan oinarritzen diren aurreikuspen horiek. Are gehiago, II eta IV kapituluetan egindako murrizketek zenbateko aurreztea suposatzen duen argitzen ez denean”.
Bestalde, Mikel Basabe Hezkuntza batzordeko kideak, aurrekontuen murrizketen ildotik, “harrigarritzat” jo du Celaa sailburuak aurkeztu dituen kontuak. Izan ere, “2010eko aurrekontuetan 4.000.000 euroko partida berri bat sartu bazen, eskola pribatuetako A ereduetako itunak beste ereduetako itunekin parekatzeko, 2011ko aurrekontuetan bikoiztu egin da diru partida hori. Dagoeneko 8 milioi eurokoa dela”. “Gauza jakina da A ereduak ez duela balio erkidego honetako hizkuntza ofizial biak jakiteko, eta gauza jakina da eskola publikoan bazter-gune bihurtzen ari dela. Baina aurten 8 milioi bideratu dituzte PP-PSOEren teoria ei dena betetzeko balio ez duen hizkuntz ereduarentzat. Hala, parean ordainduko ei dituzte ereduak, hizkuntzak ikasteko balio zein ez, gizarte kohesiorako balio zein ez”.
Halaber, Basabek salatu egin du sistema euskalduntzeko diru gutxiago dagoela aurten, eta jaitsi egiten dela ikastetxe pribatuetan hizkuntza normalizaziorako diru kopurua.
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
aurrekontuak
- "Aurrekontuei egindako zuzenketa bakar bat bera ere negoziatzeko borondaterik erakutsi ez duen gobernu baztertzaile eta frontista baten aurrean gaude"
- Aralarrek proiektu politiko-ekonomiko propiorik ez izatea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarrek osoko zuzenketa egin die 2011ko EAEko aurrekontuei “gobernuak politikoki garatu nahi duen frentismoaren isla direla”
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
2011
- “Ireki bidea Ezkerrari” leloarekin aurkeztu ditu Aralarrek XXI. mendeko ezkerraren zutabeak
- Aralarrek proiektu politiko-ekonomiko propiorik ez izatea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarrek osoko zuzenketa egin die 2011ko EAEko aurrekontuei “gobernuak politikoki garatu nahi duen frentismoaren isla direla”


