Aralarrek “leialtasun falta” leporatu dio EAJri eta erakundeen arteko egonkortasuna bermatzeko hitzarmena kritikatu du
- ekonomia
- EAJ
- zerga politika
- Abril
Bere kritikak EAJra zuzendu ditu Abrilek. “EAJk ahaztu egin du Aralarrekin gobernatzen duela Arabako Diputazioan. Ez du inolako begirunerik agertu bere gobernukidea den alderdiarekiko”. Akordioaren edukiaren berri ez duela izan salatu du Aralarreko eledunak, eta eduki hori “ez duela bere egiten” nabarmendu du. “Politika fiskalean sakoneko aldaketak aldarrikatu ditugu, eta berriki eztabaida hori eraman dugu Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusietara zein Arabako Foru Aldundira”.
Krisi egoera honetan, “zerga bidez diru gehiago biltzea ezinbestekoa da” Aralarren irudiko. Abrilek nabarmendu du “gehien irabazten dutenei zergak igotzea” dela alderdi abertzalearen proposamena. “Akordioak daudenean uzten ditu errentetako tarteak, tarifak zein kenkariak”. Kritiko agertu da, halaber, 400 euroko laguntza mantentzearekin. “Kapitalen errenten gaineko zerga bi puntuz igotzea neurri aski eza da. Politika fiskal birbanatzaileagoa behar da, are gehiago diru-bilketa hainbeste jaisten ari denean”. Abrilek, gainera, guztiz kezkagarritzat jo du ondarearen gaineko zerga kentzeko erabakia.
“EAJk, PSEk eta H1!-ek aurkeztu duten akordioak, krisiari aurre egiteko proposatzen dituzten errezetak atzerakoiak dira, ez dira sozialak”, Abrilek adierazi duenez. “Ezin zaio krisiari aurre egin aurrekontuetan babes sozialean aurrekontuak igo gabe, eta arlo sozialeko bestelako ataletan jaitsita”.
Aralarrentzat “funtsean, erabateko desideologizazioa dago akordio honen atzean. Gatazka politiko oro indargabetzea helburu dutela agertu dute. Alderdi hauek eztabaida politikoa eta gatazka politikoa nahastu egin dituzte, eta edonolako eztabaida oztopatu nahi dute. Eztabaida instituzioetatik atera nahi izan dute”. Abrilek salatu du instituzioak itxuraldatu eta eztabaida antzutu nahi dutela, edukiz hustu. “Fiskalitateaz foro bat eratzeko konpromisoa agertu dute, baina foro hori existitzen da: fiskalitateaz eztabaidatzeko foroa Batzar Nagusiak dira”.
Albiste erlazionatuak
ekonomia
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek Euskal Alderdi sozialistari leporatu dio Madrilek eta EAJk sortutako bitariko organoan egin beharreko jokoa ez ezagutzea
- Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana
- Aralarrek Lopezi leporatu dio "ekonomia politikan ekimena hartzeari uko egin izana" eta "besteek egin dezaten alde batera egin izana"
EAJ
zerga politika
- EAJk, PSEk eta PPk uko egin diote “zerga eskumena Legebiltzarrak izateko eztabaida abiarazteari”
- Aralarrek beharrezko deritzo "beste zerga politika bat egiteari" eta PSE eta EAJren arteko egonkortasun akordioa salatu du
- Aralarrek Agirre kontseilariaren agerraldia eskatu du Legebiltzarrean “Renove planaren inguruan sortutako nahasmena argitzeko”
Abril
- Aralarrek Aberri Egunean aldarrikatu du, "abertzale guztiok estrategian bat egin behar dugula"
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Jon Abril: “Estatutuen irakurketa positiboa egiten dugu inflexio puntua delako”
- Europa de los Pueblos-Verdes koalizioak Espainia Europako Batzordeko presidente den aldirako bere programa aurkeztu du


