Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek “lasaitasun mezua” helarazi die gurasoei eta irakasleei "bake hezkuntza planaren birformulazioak ez baitu aurrera egingo euren kontsentsurik gabe"

Aralarrek “lasaitasun mezua” helarazi die gurasoei eta irakasleei "bake hezkuntza planaren birformulazioak ez baitu aurrera egingo euren kontsentsurik gabe"

2010/04/20
  • giza eskubideak
  • bakea
  • ezenarro
  • hezkuntza
Aralarrek gogor kritikatu du hezkuntza planaren inguruan gobernuak adierazi izana onartu egingo duela kontsentsua izan ala ez. Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Euskadi Irratian egindako adierazpenetan esan du, “erakundeen defentsa eta biktimen zuzeneko testigantzak eskolara eramatea totem politiko bihurtu” dituela gobernuak “eta helburu horretan hezkuntzako profesionalak desprestigiatzeraino iritsi da”. Horren aurrean, Aralarren bozeramaileak “lasaitasun mezua” helarazi nahi izan die gurasoei eta irakasleei sortu den alarmaren aurrean; izan ere, “ plan horrek ez du aurrera egingo euren kontsentsurik gabe dagoen horretan”. Era berean, gobernuari leporatu dio alarma sortu izana, “eta urtebete pasa ostean Hezkuntza Planaren birformulazioarekin batera unitate didaktiko zehatza bat aurkezteko gai ez delako izan, nola eraman nahi duen hor jasotzen dena aurrera”.

 

Aintzane Ezenarro, Aralarren bozeramailearen ustez, “izugarria da gobernu batek bere irakasleriagatik esatea giza eskubideen alorrean ez dutela behar zutena egin”. Patxi Lopezen gobernuari leporatu dio “giza eskubideen defentsan eta indarkeriaren kontra lehendik jada bazegoen gutxieneko akordioa eta kontsentsua apurtu nahi izatea. Baina orain helburu politikoak pedagogikoen gainetik jartzen dituzte eta orain gehitu nahi diotena da beraientzat elementu garrantzitsua dena: 1) Erakunde demokratikoen defentsa printzipio bezala sartzea hezkuntza plan batean, konstituzioaren defentsa litzatekeena eta hori asmo guztiz politikoa da, ez aurre-politikoa. Eta, 2) jada totem politiko bihurtu duten biktimen zuzeneko presentzia eskoletan.”.

Asmo horretan, Ezenarroren iritziz, “talde politikoekin eta batez ere hezkuntza komunitatearekin kontrastatu gabe ekin diote hezkuntza planaren birformulazioari, eta gainera, plana aurrera eramango duela adierazi du gobernuak, kontsentsurik izan ala ez”. Ezenarrok adierazi du, “hori ez dela posible izango hezkuntza komunitatearekin adostu gabe”. Izan ere, “gobernuaren birformulazioak tesi oso arriskutsua jasotzen du: terrorismoa erakundeen ikuspegi kritikoarekin edo erakundeen defentsarekin lotzea, hau da, hain kuestionatua dagoen estatu quoa”. Izan ere, Aralarren ordezkariak azaldu duenez, “birformulazioaren testuak berak jasotzen du erakundeak bere osotasunean onartzen ez badira horrek terrorismorako bidea hartzea eragin dezakeela”. Ezenarrok erabat “onartezintzat” jo du planteamendu hori eta gobernuari berari galdetu dio ia “horrela nahi duen kontsentsurako espazioa bilatzea”. Horregatik, berretsi egin du “hezkuntza planaren birformulazioan atzera egitea beste biderik ez dagoela”.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

Albiste erlazionatuak