Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek ‘zero tolerantzia’ aldarrikatzen du ustelkeria kasuen aurrean eta ikerketa batzordea eratzea exijitu du

Aralarrek ‘zero tolerantzia’ aldarrikatzen du ustelkeria kasuen aurrean eta ikerketa batzordea eratzea exijitu du

2010/03/17
Alfredo de Miguel Arabako Tokiko Administrazioko diputatuaren eta beste zazpi pertsonen atxiloketaren aurrean, Arabako Aralarrek adierazi nahi du:

Ustelkeria kasuen aurrean, ‘zero tolerantzia’ mezuan berresten da, eta diru publikoaren kudeaketa gardena exijitzen dugu. Atxilotutako pertsona batzuen esangura publikoaren aurrean, Aralarrek eskatzen du atxiloketen arrazoia argitzeko eta informazioa Arabako gizarteak eskatzen duen garrantziarekin eta gardentasunarekin hartua izatea.

 

Aralarretik alderdiei eta Diputazioari exijitzen diegu ikerketa batzordea abian jartzea, gertatutakoaren azken muturreraino iristeko. Ekinbide politikotik bereizi egin behar da ustelkeriarekin nahasita dauden pertsonak. Ardura hori ez da soilik erakundeena, alderdiek ere neurriak hartu behar dituzte. Dena dela, kasu honek edo beste batzuk hala eskatuz gero, Administrazio Publikoaren edozein jarduera irregularretik eratorritako erantzukizun guztiak argitu behar dira.

 

Atxiloketa horien nondik norakoak hobeto ezagutu bitartean, atxilotuen errugabetasun presuntzioa errespetatu behar da.