Aralar pozik dago bihar onartu daitekeelako Harrobien Lurralde Arloko Plana egiteko Legebiltzarrean aurkeztu duen proposamena
- Maeztu
- Ingurumena
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk “beharrezkotzat eta oso garrantzitsutzat” jo du, bihar onartua izan daitekeen eta Aralarrek aurkeztu duen proposamenaren harira, harrobien LAPa (Lurralde Arloko Plana). “Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak onartu zirenetik hamahiru urte igaro dira eta bada garaia gai honi euskteko”, adierazi du Maeztuk. Artezpide horiek ingurune fisikoa antolatzeko eta jarduerak kontrolatzeko balio dute, tartean harrobi ustiaketak daudelarik. “Horrela, harrobiak non kokatu beharko diren zehaztuko da, gure ondare kulturala eta naturala babestuz”, gaiineratu du Maeztuk. “Urrats garrantzitsua eta beharrezkoa da” Aralarrentzat, “eta Legebiltzarreko taldeek erakutsi duten jarreraren arabera onartua izan daiteke”.
Aralarren helburua “egun dugun garapen ereduaren inguruan eztabaida sustatzea da”, alde batetik, “eta lurralde honetan ditugun ustiaketen ondorioak zeintzuk diren gizarteratzea”, bestetik. Gainera, alderdiak “naturarekin disfrutatzeko dugun eskubide kolektiboak interes pribatuaren eta ekonomikoaren gainetik” ezarri behar direla uste du. Maezturen iritziz beste alternatiba batzuk ere izan ditzakegu, “eraikuntzatik eta eraispenetik sortzen diren hondakinak aprobetxatu daitezke”, esaterako.
Aralarrek dagoeneko hainbat ekimen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean gai honen harira. Hurrengo bilkura batean harrobiek kaltetu dituzten zonaldeak leheneratzeko aurkeztu duen proposamena eztabaidagai izango da.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
Ingurumena
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- EkoEuskadi 2020ren helburu estrategikoak azaltzeko, sailburu guztien agerraldia eskatzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek
- Aralarrek salatu du lehendakariak uko egiten diola EkoEuskadi 2020 estrategian lidergoa hartzeari
- Aralarrek PSE eta PPri leporatu die, Hondarribiko aireportuaren handitzea “logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik gabe” egin nahi izatea


