Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Jon Paredes ‘Txiki’ri familiak urtero egiten dion omenaldian parte hartu du Aralarrek

Jon Paredes ‘Txiki’ri familiak urtero egiten dion omenaldian parte hartu du Aralarrek

2011/09/27
  • txiki
  • biktimak
  • frankismoa
Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarro eta Zarauzko zinegotzi Andoni Ibarguren izan dira Zarauzko hilerrian, gaur eguerdian egin den omenaldi ekitaldian.

Ezenarrok azaldu duenez, “Frankismoaren biktima izan zirenen euskal herritar hauek oraindik ez dira errekonozituak izan eta ez dute erreparaziorik jaso erakundeen aldetik. Aldarrikapen horixe egitera etorri gara geu ere, urtero legez”.

Aralarren bozeramaileak azpimarratu duenez, “Legebiltzarrean motibazio politikoko biktimen lan taldea martxan dagoen honetan, inoiz baino gehiago aldarrikatzen dugu euskal erakundeen aldetik errekonozituak izan behar direla biktima horiek guztiak ,eta zentzu horretan urrats handia litzateke errekonozimendu guztion parte hartzea”. Hala, “gaurko omenaldian ausentzia asko nabaritu” dituela adierazi du Ezenarrok.

 

Zarauzko Hitza