Aralar mesfidati agertu da gobernuak Urdaibai ingurua garatzeko duen asmoekiko
- Maeztu
- Ingurumena
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztu eszeptiko agertu da Eusko Jaurlaritzak Urdaibain eta Busturialdean burutu asmo duen politikaren harira. Pilar Unzalu Ingurumen sailburuari zuzendutako interpelazioan Maeztuk onartu du “ez duela ulertzen zer dela eta hasi den, orain, Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Planaren (EKAP) aldaketa, oraindik eskualdeko bizilagunek nahi duten garapen ereduaren inguruan eztabaida egin gabe dagoenean”.
Legebiltzarkideak adierazi duenez, “egokia litzateke, lehendabizi, eskualdea suspertzeko oinarriak ezartzeko, EKAP aldatzen ibili beharrean”. Aralarren ordezkariak Urdaibain indarrean dagoen jarduera sozioekonomikoa garatzeko plana berritzea “egokiagoa eta beharrezkoagoa” dela esan du: “horrela lortuko litzateke eskualde osoa sozioekonomikoki suspertzea, eta bertan jaso daitezke helburua lortzeko ekimenak eta haurek garatzeko diru kopuru jakinak”.
Aralar mesfidati dago Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dituen txostenekin. Txostenek adierazten dute eskualdeko udalek eskumen gehiago izango dituztela hirigintza arloan. “Mesfidati gaude, udalek orain lortuko omen dutelako, PSEk gobernatzeko duenean, aurreko legegintzaldian lortu ez dutena”, kritikatu du Maeztuk. Legebiltzarkideak ezbaian jartzen ditu Jaurlaritzak dituen asmoak, “alboratu egiten duelako garrantzitsuena, alegia, gizakiaren eta naturaren arteko elkarbizitza zuzena eta orekatua”. Hori dela eta argitasuna eskatu dio Unzaluri, zonaldean dituen helburuak argitze aldera.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


