Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralar Katalunian egongo da, herri-galdeketei babesa ematen

Aralar Katalunian egongo da, herri-galdeketei babesa ematen

2009/12/12
  • Irazabalbeitia
Asteburu honetan Kataluniako 700 herritan egingo diren independentziaren gaineko herri-galdeketei babesa ematen egongo da Aralar, Inaki Irazabalbeitia Europako Parlamentuko taldekidearen bidez. ERCk antolatu dituen ekitaldietan izango da Aralar, nazioarteko bestelako eragileekin batera, tartean, ERCko presidente Joan Puigcercos eta Oriol Junqueras europarlamentaria eta Scotish National Partyko Gran Thoms. Bartzelona, Girona zein Kataluniako beste hainbat herri bisitatuko dituzte asteburuan.

Aralarrek begi onez ikusi ditu Katalunia osoan egingo diren galdeketak. Galdeketak lotesleak izango ez badira ere, garrantzitsuak dira Aralarren irudiko, ez soilik maila sinbolikoan, baita herri baten borondatea agerian utziko delako. Euskal Herriko gizarteak, Kataluniakoak bezala, galdekatua izan nahi du, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan nahi du. Eta ez dago ariketa demokratikoagorik herritarrei ahotsa eskatzea baino, euren iritzia eskatzea baino.