Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralar Katalunian da, ERCk gonbidatuta, kontsultei segimendua egiten

Aralar Katalunian da, ERCk gonbidatuta, kontsultei segimendua egiten

2010/04/23
  • Katalunia
  • Jon Abril
Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abril Katalunian da asteburu honetan, ERCk gonbidatuta, herrialde horretan egitekoak diren kontsultei segimendua egiten, nazioarteko hainbat eragilerekin batera.

Aurreikusitako bisita eta ekitaldiez gain, prentsaurrekoa emango dute larunbatean, apirilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan Esparreguerako (Bartzelonako probintzia) La Passió Antzokian, Joan Puigcercós ERCko buruak; François Alfonsí eurodiputatu kortsikarrak, Eric Deefort ALEko lehendakariak, Roccu Garobit Bretainiako UDBko kideak; BNGko Paco Castrok eta Aralarreko koordinatzaileorde Jon Abrilek.

Igandean ere, beste prentsaurreko bat aurreikusia dago, Igualadan. Agerraldia Ateneu Igualadín izanen da (Sant Pau, 10). Bertan parte hartuko dute Oriol Junqueras europarlamentariak; Marina Llansana parlamentari eta ERCko idazkariordeak; eta bezperan ere agerraldia emanen duten nazioarteko gonbidatuek, tartean dela Jon Abril.

Ondoren, 13:00etan Jorban kontsulta egingo den kolegio bat bisitatuko dute, eta Igualadan antolatua den herri bazkarian parte hartuko dute.