Aralar hizkuntza eskakizunak kentzearen alde agertu da Legebiltzarrean
- eskubideak
- euskara
- basabe
- hizkuntz
PPk eta PSEk gaur hitzartu dute euskararen meritu balorazioa berraztertu egin behar dela eta euskara eskakizunak mugatu egin behar direla hurrengo lan eskaintza publikoetan. Aralarrek eskatu du “kentzeko hizkuntza eskakizunak eta kentzeko euskara meritu bezala baloratzea”. “Euskarak balorazio handiegia duela diote, mesede egiten zaiola; guk dioguna da, kendu ustezko abantaila guztiak eta eman gaztelaniaren tratamendu berbera euskarari, ez hobea, ezta txarragoa ere”.
Basabek gogoratu du “gaztelania jakitea ezinbesteko betekizuna dela funtzionario izateko; hau da, ez dagoela EAEn funtzionario izaterik gaztelaniaz jakin ezean. Eta, berriz, funtzionario gehienek ez dakitela euskaraz”. Gogora ekarri du, halaber, “ingeles irakasle plaza atera gura duen britainiarrak gaztelania badakiela frogatu beharra daukala, bestela ez da eta funtzionario izango”. Horren aurrean, gehitu du Basabek, “PPren eta PSEren gezur bikoitzaren aurrean, alegia, euskara inposatu egiten dela eta euskarak baztertu egiten duela funtzio publikoan lanpostua izateko orduan, eskatzen duguna da, besterik gabe, gaztelania bezala tratatzea euskara”.
“Talde Popularrak behar du euskara arazo izan dadin, beti behar izan du, eta horretan laguntzaileak aurkitu ditu orain”, salatu du Basabek. “Gaur, proposamen horregaz euskara arazo dela saltzea bilatzen du; eta etorkizunean ere euskarak arazo izaten jarraitzen duela esan ahal izateko, berriz, beharrezkoa du hezkuntza sistemak balio ez izatea derrigorrezko hezkuntza amaitzean gazteek nahikotasunez jakin ditzaten EAEn ofizialak diren hizkuntza biak”. Horren haritik, sozialisten jarrera salatu du Aralarrek, erantzukizun eza delako, gobernuaren aldetik, elebitasunerako balio ez duten hezkuntza-ereduak defendatzea.
Amaitzeko, Aralarrek zoriondu egin du alderdi sozialista, “hori bai, Kataluniako alderdi sozialista, araneraren legearen aurreproiektuagatik. Hango sozialistak benetan egiten dute hizkuntzen elkarbizitzaren alde, jarrera politiko horixe defendatzen dutelako, ez besterik”.
Albiste erlazionatuak
eskubideak
- Aralarrek kritikatu egiten du “euskararen kontrako jarrera baino ez dakartela legebiltzarrera PPk eta UPyDk”
- Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- Aralarren Gernika-Lumoko zinegotzi Joseba Abaituari ukatu egin diote AEBra joateko baimena
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


