Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralar Bizkaiak elkartasuna adierazi nahi die epaitutako KEM-eko lau kideei eta militante bakezaleen kontrako epaiketak salatzen ditu

Aralar Bizkaiak elkartasuna adierazi nahi die epaitutako KEM-eko lau kideei eta militante bakezaleen kontrako epaiketak salatzen ditu

2010/09/16
  • elkartasuna
  • Bizkaia
Aralar Bizkaiak tinko salatu nahi ditu militante bakezaleen kontra egiten diren epaiketak eta zehazki KEM taldeko lau kideen kontra gaur goizean egin dena. Duela urte bat, lau antimilitarista hauek Bilboko kuartelaren hormak suntsitzeko ekitaldi sinbolikoa egin zuten. Bake ekintza zen eta orain fiskalak 23.000 euroko isuna jarri nahi dizkie beraien ideiekin koherenteak izateagatik, kuartel guztien desagerpena eskatzeagatik.

Aralar Bizkaiak bat egiten du Militarismoaren Kontrako mugimenduaren nahiekin. Bakea nahi baduzu bakea eraiki behar duzu eta hau ez da posible ejertzitoak dauden bitartean. Euskal Herriaren onerako hobe da gastu militar guztia gastu sozialera bideratuko bagenu.

Beraz Aralar Bizkaiak berea egiten du antimilitaristen eskaria, Bilboko kuartela, eta kuartel guztien desagerpena eskatzen du eta bere elkartasuna adierazten dio epaitutako bakezaleei.