Aralar beldur da, ETB Nafarroan LTDren bitartez ikusterik egongo ez delako
- etb
- basabe
- nafarroa
- ltd
Nafarroako sozialistek eskaturikoaren kontra jo dute PSEkoek eta egoera luzatu egingo dela ematen du, “ETB Nafarroan LTDren bitartez ikusteko erabakiari epeak jartzearen kontrako jarrera azaldu duelako bozeramaile sozialistak osoko bilkuran, eta hori arduratzekoa da”, azaldu du Aralarren legebiltzarkideak. 2009an sinatu zuten Lopezen eta Sanzen gobernuek ETB Nafarroan LTD bitartez ikusteko akordioa, baina harrezkero ez dute inongo neurririk hartu hori gauzatzeko. Basaberen esanetan, “ETB Nafarroan LTDren bitartez ikusterik izatea ez da bakarrik Nafarroaren eta euskararen onerako; EiTBren onerako ere bada”; ildo horretan, Basabek gogoratu du, gainera, EITBko zuzendari nagusiak “estrategikotzat” jo zuela ETB Nafarroan era digitalean ikusi ahal izatea. “Aldiz, bera karguan jarri zuen gobernuak eta berau sustengatzen duten taldeak ez dira iritzi berekoak, eta argi geratu da, gainera, ez dutela inolako asmorik jarrera aldatu eta kargura iritsi zirenean emandako hitzarekin betetzeko”, gehitu du Aralarreko legebiltzarkideak. “Gauzak honela, berriro ere ekarri beharko dugu proposamena Legebiltzar honetara, aurreikus baitaiteke ETB ez dela Nafarroan LTDren bitartez ikusterik izango”.
Albiste erlazionatuak
etb
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


