Aralar Bateragune auziko epaiketaren kontrako manifestazioan izango da bihar Donostian
Aralarrek azpimarratu nahi du Bateragune auziagatik auzipetuak dauden zortzi pertsonak politika egiteagatik epaituak izaten ari direla, eta hori ez dela onargarria demokrazia heldu batean, giza eskubideen urraketa larria delako. Zentzu horretan, pertsona guztientzat eskubide zibil eta politikoak berrezartzeko eskatu du Aralarrek, oinarrizko giza eskubideak diren heinean.


