Aralar aretotik kanpo geratu da Legebiltzarreko presidentearen diskurtsoan, “Quirogak izan duen jardunarekin desadostasuna adierazteko”
- quiroga
- basabe
- biktimak
- omenaldia
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, omenaldiaren amaieran egindako adierazpenetan esan duenez, “ez dugu uste hildako zinegotzi eta alkate guztien omenaldirako antolaturiko ekitaldi bat horrela antola daitekeenik. Eraildako zinegotzi eta alkate guztiei egindako omenaldia ez daiteke bazterketan oinarritu”. “Guk, jakina, mehatxaturiko zinegotzi eta alkaterik ez dagoen Euskal Herria gura dugu”, azaldu du Basabek.
“Guk omendu egin gura dugu zinegotzi eta alkate eraildako guztien memoria, eta horregatik izan gara hemen, memoria hori omentzea oinarrizkoa delako. Baina gura dugu baita ere etorkizuneko Euskal Herria inolako bazterkeria barik eraikitzea, eta horretarako uste dugu horrelako ekitaldiak zentzu integratzailean antolatu behar direla, eta ez zentzu baztertzailean”.
Era berean, eta omenaldiaren antolaketari dagokionez, Basabek gehitu du ez duela uste zilegi denik Legebiltzarrean ez dauden alderdi batzuk ekitaldiko testua irakurtzera gonbidatu bai, eta beste batzuk ez gonbidatzea. “Uste dugu antolaketak hutsune handiak izan dituela eta horregatik gure desadostasuna adierazteko ez gara sartu, ez dugu zuzenean entzun Legebiltzarreko presidenteak egin duen hitzaldia”.
Albiste erlazionatuak
quiroga
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
biktimak
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du


