Aralar ALEn, Europako Aliantza Librean, onartua izan da
- Europako parlamentua
- Europa
- Europako hauteskundeak
Hasiera baten, Aralarrek begirale bezala parte hartuko du ALEn, erakunde horren barne-araudiak zehazten duelako kide berriek egoera horretan eman behar dutela lehendabiziko urtea. Behin denbora-epe hori igarota, aztertu eta erabaki egingo da eskubide guztiekin erakundeko kide izatea.
Europako Batasuneko alderdi aurrerakoi eta soberanista gehienak biltzen dituen Europako alderdia da ALE-EFA, eta horien artean daude Eskoziako SNP, ERC, Flandriako N-VA eta EA, besteak beste; Herrien Europaren aldeko apustu garbia egiten duen alderdia da. Europako Parlamentuan, Europako Berdeekin partekatzen du taldea, Berdeak-ALE, eta 7 europarlamentari ditu. Herrien Europa izeneko koalizioan hartutako erabaki baten ondorioz, europarlamentari horietako batek Aralarren ordezkariari lekua egingo dio, 2013an.
Europako alderdi horretako kide izatea onartu izana albiste bikaina da Aralarrentzat. Era horretara, Aralarren helburua da kokapen berri horretatik lan-sinergia berriak bilatzea, egun Europako Batasunak dituen arazoei aurre egin ahal izateko: bizi dugun krisi ekonomiko latza eta bestelako Europa bat sortzea, non EBko kultura eta hizkuntza guztiak maila berean onartuak izango diren eta estatu gabeko nazio guztien autodeterminazio eskubidea aitortua izango den.
Bestalde, EBko estatu gabeko nazioen independentzia eskubideari buruz ALE-EFAk Europako Parlamentuan antolatu duen jardunaldietan parte hartuko du Aralarrek, hurrengo azaroaren 9an.
Albiste erlazionatuak
Europako parlamentua
Europa
Europako hauteskundeak
- Patxi Zabaleta: “Aralarrek proiektu oso argia dauka, sendoa, eta bere kideen eta ingurukoen arteko batasuna sortzen duena”
- Aralarrek Europan ordezkaritza izateko helburua lortuta, tinko jarraituko du Euskal Herrian ezker abertzale politikoa indartzen
- Irazabalbeitia: “Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgon”


