Aralar Aieriko urbanizazio plangintzaren aurka agertu da, “ezlegala delako eta orain arteko ereduaren jarraipena delako”
- Maeztu
- Ingurumena
- Murgia
Ondarroako Aieriko zonaldean ezarri nahi den Plan Berezia gogor kritikatu du Aralarrek. Alderdiak Planaren hasierako onarpenari alegazioak aurkeztu zizkion, eta orain, gauzatu den behin betiko onarpenari administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu diotela iragarri du. “Beti izan gara eta beti izango gara plan horren aurka, arrazoi mordoagatik”, esan du Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk. “Arrazoi legalak, juridikoak daude planaren aurka egoteko, eta baita politikoak ere, ekarriko dituen ondorio sozial eta ekologikoengatik”, gaineratu du.
Aralarren Bizkaiko koordinatzaile Josu Murgiak alderdiaren iritzia azaldu du, arlo politikoan eta sozialean ekarriko dituen ondorioen harira: “Aierin etxebizitza mordoa eraiki nahi da eta hori ezlegala izateaz aparte, orain arte porrot egin duen eredu politiko eta ekonomikoarekin jarraitzea suposatzen du. Aieriko Plan Berezia porrot egin duen etxebizitza politika espekulatzailearen azken hondarra da”, esan du. “Bizkaian 20.000 pertsona daude Etxebiden izena emanda, milaka etxebizitza hutsik daude, familiak hipotekatuta jarraitzen dute eta helburu espekulatiboak sustatzen jarraitzen da”, gaineratu du Murgiak, “eta plan honen aurreko bidetik jarraitzea suposatzen du”.
Aralarren ordezkariak beste eredu baten aldeko apustua egin behar dela adierazi du: “herriak barrura begira eraiki behar dira, kohesionatu egin behar dira, kanpoalderantz begira egon beharrean; horrek erabilera bako lurzoruei etekin ekonomikoa ateratzeko bakarrik balio du, auzo marjinalak sortzea dakar, mugikortasun arazoak. Horrek guztiak ondorio ekologikoak dakartza”. Murgiak Aieriko eredua “are eta larriagoa” dela esan du, “padura bat delako eta ezaugarri ekologiko bereziak dituelako”.
Legalki ere iruzur egin dela salatu du Aralarrek. Dani Maeztu legebiltzarkideak “Urbanistikoki ez dagoela oinarri juridikorik Aieriko lurzorua urbanizagarritzat hartzeko” esan du, “ez dituelako 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legeak jasotzen dituen baldintzak betetzen”. “Gainera, Aieriko lurzoruak babes bereziko guneak eta nekazal eta basogintzako lurrak dira, eta legearen arabera, sailkapen horietan jasotzen diren lurrak ezin dira urbanizatu”, azaldu du. “Lur horiek urbanizatzeko Ondarroako arau subsidiarioak aldatu behar dira aurretik, eta hori ez da egin”, salatu du Maeztuk. Aieriko Planak Itsasertzen Legearekin ere arazoak izan ditzakeela iragarri du.Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
Ingurumena
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- EkoEuskadi 2020ren helburu estrategikoak azaltzeko, sailburu guztien agerraldia eskatzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek
- Aralarrek salatu du lehendakariak uko egiten diola EkoEuskadi 2020 estrategian lidergoa hartzeari
- Aralarrek PSE eta PPri leporatu die, Hondarribiko aireportuaren handitzea “logika sozial, ekonomiko eta ekologikorik gabe” egin nahi izatea
Murgia
- Aralarrek “adostasun handiagoa eta ingurumen inpaktu txikiagoa” eskatu du Bizkaiko Aldundiak atzeratzea erabaki duen errepide-egitasmoetan
- Iosu Murgia: “Zeharo eskumara egin du Bizkaiko errealitate politikoak”
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Aralarrek elkartasuna adierazi nahi die etxeko-langileei


