Aralar: ”Olanok eta Elorzak Gipuzkoa bankuen esku utziko duen proiektu baten lehen harria jarri dute”
- errausteko planta
- Ainhoa Beola
- Ingurumena
- Rebeka Ubera
Aralarren ordezkariak gogorarazi duenez, plantaren eraikuntza finantzatzeko onartu diren baldintzak direla eta, “lurraldeko erakundeek ezingo dute zaborren kudeaketa arautzeko neurririk hartu harik eta errausteko planta ordaintzen dugun arte. Markel Olanok eta bere gobernuko kide Hamaikabatek, arlo horretako Etorkizuna hain lotuta utzi dute, ezen ezingo baitira hondakinen kudeaketa arautzen duen foru araua eta kontsorzioaren estatutuak aldatu”.
Ainhoa Beolak, Aralarren Donostiako udaletxeko bozeramaleak, bere aldetik, alkatea ekitaldi horretan egon izana kritikatu du. “Ekonomikoki, sozialki eta ingurumen aldetik iraunkorra ez den azpiegitura baten aurrean gaude”, azpimarratu du Beolak.
Aralarren ordezkariak esan du “hemen bigarren mailan geratzen direla ingurumena eta osasuna” eta “birziklatzea, gutxitzea eta berrerabiltzea bezalako hitzak bankuen dibidendoen esku”.
Albiste erlazionatuak
Donostia
- Donostiako Aralarrek nekazaritzarako gordetako lurren suntsitzea salatu du
- Donostiako Aralarrek pertsona guztien eskubide guztiak lantzeko premia aldarrikatu du
- 1813ko gertaerak gogoratzeko ekitaldietan gizarte zibila azpimarratzea proposatu du Donostiako Aralarrek
- Zubietako makro-espetxearen inguruan dagoen irizpide faltagatik kezka azaldu du Aralarrek
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari
Rebeka Ubera
- Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sorturen gainean Auzitegi Gorenak emandako epaiaren balorazio negatiboa egin dute
- Aralarrek Eneko Goiari galdetu dio Bidegik bigarren ingurabidea erabili ez duten erabiltzaleei bidegabe zenbat kobratu dien
- Foru Aldundiak errausteko planta eraikitzeko baldintzekin Gipuzkoa bankuen menpe utzi duela salatu du Aralarrek


