Arabako Aralarrek hirugarren ospitale baten alde egingo du herrialdearen osasun premiei erantzuten badie
- Osasuna
Gasteizen hirugarren ospitalea egiteko proiektua PP eta PSEren arteko hitzarmenetik eratorritakoa dela azaldu dute. “Presioen aurrean makurtuta, Bengoa sailburuak hirugarren ospitalea egiteko bere proiektua aurkeztu zuen, 2010eko martxoaren amaieran; berez, Txagorritxuko ospitalea handitzean eta Santiago ospitalea gaixo kronikoen zentroa bihurtzean datza proiektu hori. Langileen plantila indartzeko plangintza edo osasun premien mapa egin gabe aurkeztu zuten proiektua. Azken puntu horren inguruko eskaera egin zuen Aralarren legebiltzar taldeak, eta gainontzeko alderdiek onartu egin zuten”.
Hirugarren ospitalearen balizko finantzazioaz, bi bide bakarrik daudela agertu dute Vitoresen eta Lopez de Munainen: lurrekin egindako espekulazioa eta kapital pribatuak. Zentzu horretan, esan dutenez, “egiten den edozein aldaketak langileen baldintzak mantentzea ekarri behar du berarekin, edo bestela, baldintzen hobekuntza, herritarrei eskaintzen zaion arreta kalitatezkoa izateko. Zentzu horretan, osasun arreta publikoa izatea bermatzea ezinbestekoa dela deritzogu, azpikontratazioa eta zerbitzuak kanporatzea edota pribatizatzea saihestuz”.
Albiste erlazionatuak
Osasuna
- Aralarrek Tolosaldean osasun pribatua inposatzea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- Aralarrek Osakidetzak Asuncion klinikarekin egingo duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
- Aralarrek osasun publikoaren harira hausnarketa egitea eskatu du Legebiltzarrean, Marguello auziko irregulartasunen inguruko debatean


