Alderdien Legea aldatzeko Conde Pumpidoren asmoa berri larria eta ezkorra dela dio Aralarrek
- Patxi Zabaleta
- Alderdien Legea
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak esan duenez, “pertsona guztiek dute politikan jokatzeko eskubide osoa, eta eskubide hori giza eskubidea da, nazioarteko hainbat arauk adierazita duten bezala, pertsonen askatasun osoarekin lotua dagoelako”.
Zabaletak gaineratu duenez, “Espainiako Estatuak daukan legedia, nahiz eta zoritxarrez Estrasburgoko Epaitegiak babestu duen, atzerakoia da, eta ez dauka homologatua izaterik etorkizuneko gizarte aurreratuetan”.
Alderdi sozialistari eta “herritar demokrata eta aurrerakoiei” dei egin die Aralarreko koordinatzaile nagusiak, “ez daitezen eror eskuinak behin eta berriz egiten dizkien eskakizunen lokatzetan”. Hala, Jaime Mayor Orejak egunotan egin dituen adierazpenak gogora ekarri ditu. Mayor Orejak hitz egin zuen duela egun batzuk, Rajoyk jarraitu zion hurrena, eta orain, alderdi sozialistako kargu den Conde Pumpido murgildu egin da, kikildu ondoren, haiek esandakoetara. Lotsagarriak baldin baziren Mayor Orejaren adierazpenak, zergatik men egiten diote?”, galdetu du.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Alderdien Legea
- Jon Abril: “Estatutuen irakurketa positiboa egiten dugu inflexio puntua delako”
- Aralarrek diputatu eta senatariei eskatu die aukera hau baliatu dezatela Alderdien Lege “demokratikoa, modernoa eta irekia” ezartzeko
- Basabe: "Pertsonen eskubideen gainetik pasatzeko inolako lotsarik ez da erakusten ari Espainiako estatua"


