Akordio politiko eta sozialaren oinarriak
- Nafarroa
- Patxi Zabaleta
- NaBai
- Nafarroa Bai
Betiko legez, Nafarroan XXI. mendean bizi dugun debate politiko eta sozialaren oinarrian bi elementu daude: dialektika gaurkotu da, baina segurtasuna eta askatasunaren arteko dialektika izaten jarraitzen du. Demokraziak sendoak eta iraunkorrak izan ohi dira, baldin eta askatasunaren aldeko hautua egiten badute eta gizartea elementu horren arabera antolatzen badute. Horixe da hain zuzen ere, 1949an argitaratu zen giza eskubideen aldarrikapenaren mezu nagusia, eta baita 1950eko Giza Eskubideen Hitzarmenarena.
ARALARREK hurrengo hausnarketa egin du: ezin daiteke inondik inora, akordio politiko eta sozialik burutu baldin eta akordio horren oinarrian eskubideen urraketak jasotzen badira, mendekua sustatzen bada, errepresioa lantzen bada edo aipatu akordioa batzuen eta besteen artean berdintasun ezan oinarrituta badago.
Nafarroan lortu daitekeen akordioa demokratikoak hiru zutabe izan behar ditu:
1. Pluraltasuna edo aniztasuna aintzat hartzea eta balioestea.
2. Pertsona guztientzako eskubide ororen errekonozimendua.
3. Biktima eta sufrimentu guztiekiko elkartasuna.
Aniztasuna da hain zuzen ere, demokrazioaren oinarria, eta baita XXI. mendeko gizartearen ezaugarri nagusia. Aniztasuna da etorkizunaren ezaugarria. Gizarteak duen aberstasunaren adierazgarria den moduan. Aniztasun ideologikoa, politikoa, erlijiosoa, linguistikoa, etab. Gainera, Nafarroaren historian errepikatu den adierazgarri garrantzitsuenetako bat da, momentu batzuetan, aniztasun hori zokoratua, aurre-epaitua eta jazartua izan den arren.
Koherentziaren izenean, aniztasuna, lehendabizi aintzat hartu behar da, errekonozitu behar da; jarraian, askatasunetik heldu behar zaio. Giza eskubideen defentsa zilegia izan dadin, bazterketarik gabe egin behar da. Bizitza eta pertsonen integritatea askatasunetik defendatu behar da, eta baita gizaki ororentzat eskubide sozial eta politiko guztiak aintzat hartuz.
Koherentzia horren ildoak, ETAren, GALen, BVEn (Batallon Vasco Español) edo Segurtasun Indarrek eragindako biktima ororen sufrimenduarekiko elkartasuna izatera eramaten gaitu.
Eusko Legebiltzarrean aurreko legegintzaldian onartu zen Biktimekiko Elkartasunaren legeak, lehenengo aldiz batzen ditu textu berean ETAren, GALen eta BVEn biktimak. Gainera, barneratu ez ziren arren, Estatuaren Segurtasun Indarrek eragindako biktimak ere etorkizunean aintzat hartzeko akordioa lortu zen. Estrasburgoko auzitegiak Mikel Iribarrenen kasuan egindako epaian, aipatu talde guztiek eragindako biktimak batzeko oinarriak jartzen dira. Gainera, Nafarroan ezin ditugu ahaztu Guda Zibilak eragindako sufrimendua, orain dela 73 urte jasotako gertaerak izan arren, gaur egun zenbait ondorio bizi ditugulako.
Horixe izango da Aralarrek debate sozial eta politikoaren inguruan egingo dituen ekimenen zirriborroa, horixe delako gizarteak elkarbizitzaren, giza eskubideen eta politikoen aurrean eskatzen diguna. Ildo horretatik lan egingo dugu Nafarroa Bairen baitan.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Lopezek Nafarroako gobernuarekin sinatutako akordioa “gaizki negoziatu zela” salatu du Aralarrek plenoan
- Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du
- Aralarrek salatu du Otsaportillo leizeko monumentuaren aurkako eraso faxista
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
NaBai
- Zilbeti ireki aurretik, Eugiko harrobiaren berreskurapen plana egitea eskatu du Nafarroa Baik
- Nafarroan herri ekimen legegileari bidea erraztearen alde agertu da Aralar
- Gobernuak BOEn prezioen jeitsieran atzera egin izana kritikatu du Txentxo Jimenezek
- Fernandez de Garaialde: «Uste dut hurrengo bozetan NaBai ez dela izango»
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


