Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aintzane Ezenarro: "Jada atzerapenarekin datorrena berriz ere atzeratu du gobernuak"

Aintzane Ezenarro: "Jada atzerapenarekin datorrena berriz ere atzeratu du gobernuak"

2010/06/24
  • biktimak
  • ezenarro
Hala iritzi dio Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok motibazio politikoaren indarkeriak eragindako biktimen gaineko informea atzeratuko dela jakin ondoren. Joan zen abenduaren 22an, Aralarren ekimenez, eta aho batez, onartu zuen legebiltzarrak sei hilabeteko epean motibazio politikoko indarkeriak eragindako biktimen txostena egitea eta erreparazio neurriak proposatzea. Ezenarrok adierazi duenez, "atzerapenak hartuko diren erreparazio neurrien inguruan adostasunera heltzea badakar, gaitz erdi".

Aralarren bozeramaileak azpimarratu duenez, "gobernu honen ezaugarria da ETAk eragindako biktimen aitortzan eta omenaldian sakontzea, eta beste baterako uztea beste biktimak". Hala ere, gehitu du "informea irailera atzeratu izanak hartuko diren erreparazio neurrien gaineko adostasuna zabaltzea ekarriko badu, gaitz erdi".

 

Ezenarrok azpimarratu du "behar-beharrezkoa dela informeak beste biktimak definitzen dituen ezaugarriak jasotzeaz gainera, terrorismoaren biktimei erakundeek ematen dieten erantzun bera izan dezatela, hau da, babesten dituen lege maila izango duen araudia, bake hezkuntza planetan aintzat hartzea ekarriko duena eta memoria sustatzeko erakundeen aldetik neurri zehatzak".