Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aintzane Ezenarro eta Patxi Zabaleta dira politikorik baloratuenak

Aintzane Ezenarro eta Patxi Zabaleta dira politikorik baloratuenak

2010/12/22
  • zabaleta
  • ezenarro
  • balorazioa
  • soziometroa
Jaurlaritzak egindako azaroko soziometroaren arabera, Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarro da politikorik baloratuena 4,9ko puntuaziorekin eta Aralarren koordinatzaile Patxi Zabaleta da bigarren politikorik baloratuena 4,6 punturekin. Atzetik dituzte Iñigo Urkullu jeltzalea (4,5) eta Patxi Lopez (4,3).

 

Gainera, Aralarren boto-emaileen artean ere, Ezenarrok eta Zabaletak konfiantza mailarik altuena dute: Ezenarrok 6,9 Zabaletak 6,5; Lopezek 6,3 eta, Urkulluk, berriz, 5,9. Alderdi politikoekiko begikotasunari dagokionez, Aralar hirugarren gustukoena dute euskal herritarrek: Aralar 3,5; PSE-EE 3,7 eta EAJ 4,3.

Ikusi azaroko soziometroa