Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Ainhoa Beolari debekatu egin diote Aaiunera iristea

Ainhoa Beolari debekatu egin diote Aaiunera iristea

2010/12/18
  • maroko
  • sahara
  • beola
Donostiako Aralarren zinegotzi eta Euskal Fondoko zuzendaritzaren diruzainak ez du El Aaiunera sartzerik izan, Euskal Fondoak antolatutako bidaiaren asmoarekin bete ahal izateko. Ainhoa Beolarekin batera, Kanariar uharteetatik atera dira Marokora bidean Arabako gizarte gaietarako diputatu Covadonga Solaguren, Gasteizko udal zinegotzi Peio Lopez de Munai eta Usurbilgo zinegotzi Juan Jose Olaizola. Guztiei pasaporteak kendu dizkiete hegazkinean bertan Casablancako aireportuan eta ez diete hegazkinetik jaisten utzi. Pasaportea itzuli dizkietenean hegaldia jarraitu beharra izan dute eta Las Palmasera itzuliaraziko dituztela jakinarazi diete.

Ainhoa Beolak, gogor salatu du Marokoko gobernuaren jarrera. “gure helburua Saharako herriaren egoera bertatik bertara ezagutzea zen, bizi duten egoera larriagotzen ari dela jakinda. Onartezina da Marokoko erreinuak GGEEn kontra duen eta behin eta berriz berresten duen errespetu falta. Nazioarteko ikuskatzaileak beharrezkoa dira Saharako herritarren egoeraren berri izateko eta asmo horrekin Euskal Fondoak eskatuta bidaiari ekin genion, jakinda ere zaila izango zela Marokoko erreinuak gure sarrera bermatzea”. “Marokok zer du ezkutatzeko”, galdetu du Beolak “ez duenean nahi inork jakin dezan zer gertatzen ari den Saharako lurraldean”.

Itxuraz, gauean Kanariar uharteetara iritsiko dira.