Albisteak

Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
Hori dela eta, Ezenarrok aitortu du harritu egin dela sozialistek ere ekimenarekin bat egin dutelako. “Gizarte ikuspegi batetik, gizartearen zati bat umiliaturik ikusi nahi ez dugula esaten ari gara batetik, horixe baita ikuspegi bakezale batetik gainditu beharrekoa, baina, bestaldetik, garaitu-garaile binomioan murgilduta segitu nahi dute batzuek”, salatu du Aralarren bozeramaileak.

Ezenarrok gogora ekarri du, legebiltzarraren gehiengoak bat egiten duela, gaur onartutakoaren kontra, espetxe politikaren malgutasuna eskatzearekin; “lehendakariak ere halaxe adierazi izan du”, gogoratu du Ezenarrok. “Horregatik ez da ulertzen gobernua sustengatzen duen taldeak ere, bat egin izana Parot doktrinari eustea suposatzen duen gaurko erabakiarekin”. Gure etorkizuneko erronka bakegintzarako ibilbide orria definitzea da, elkarbizitza antolatzen joateko, modu ordenatu batean, eta horrek ere eskatzen du espetxe politikaren ingurua akordio nazionala lortzea”. Hala, Ezenarrok gogora ekarri du gaur bertan beste pertsona bat atxilotua izan dela Parot doktrinak indarrean segitzen duelako.

Biktimak ere izan ditu gogoan Ezenarrok. “ETAren biktimek Egia, justizia, ordaina eta memoria izateko eskubidea daukate, baina ez daukate arrazoi politikoa, ez daukate elkarbizitza eraikitzeko behar dugun ibilbide orria markatzeko eskubidea”.

Ildo horretan, Aralarren bozeramaileak iragarri du biharko kontrolerako plenoan Lopez lehendakariari eskatuko diola elkarbizitza eraikitzen joateko bere ibilbide orria azal dezala”.

Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
"Azken horretan, isunik ere jarri dute,  gaztelaniaz zekien langilerik gabeko ostatuetan. Gezurra diozue adostasuna  bilatu duzuela esatean, eta euskara askatasunean bultzatu gura duzuela: gaur,  hemen, euskaraz berba egiteko aukera askearen kontra egin duzue, betikoek egin  ere”. Izan ere, Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basaberen iritziz, “euskararen  erabilera normalizatuaren kontra egiten du gaurko lege aldaketak, saltoki  handietan euskaraz hartua izateko eskubidea kentzen baitzaio  herritarrari”.

Era berean, “talde  sozialistaren erabakiak zuzenean jotzen du Lopez lehendakariak hainbat aldiz  aldarrikatu duen euskara askatasunean leloaren kontra. Gaur, UPyD eta PPren  aurrean lekua ez galtzeagatik, sozialistek gutxienez hiru gezurretan  oinarrituriko erabakia babestu duzue”, azaldu du Basabek.

“Ez da nahikoa  horretarako debekurik ez egotea; ezinbestekoa da hiztunak euskaraz jakitea eta  entzuleak ere bai, osterantzean ez dago euskaraz aritzerik, eta horixe zen lege  honek bilatzen zuena: euskaraz aritzeko aukera izatea. Horretxen kontra egin  duzue gaur”.

“Gaur argi geratu da alderdi sozialistaren  hizkuntz politika PPk eta UPyDk markatzen dutena; espero dezagun Kultura  sailburuarena behintzat euskararen erabilera normalizatuaren aldekoa izatea”,  gaineratu du Basabek.

Euskal politikarien estatutua aldatzeko Aralarren ekimena gauzatu da Legebiltzarrean
Aralarren ekimenez, Eusko  Legebiltzarrean eztabaidatzen ziharduen euskal politikarien eta kargu publikoen  estatutua aldatzeko proposamena gauzatu da gaur. Ganberak onartu du, urte eta  erdiko eztabaiden eta negoziazioen ondoren, politikarien hainbat  “pribilegiorekin” bukatzea. Lortutako akordioak, besteak beste, puntu bi  garrantzitsu jasotzen ditu: aurrerantzean, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiek  eta sailburuorde ohiek ez dute bizi guztirako pentsiorik kobratuko; bestalde,  inoiz pribilegiorik izan ez duten legebiltzarkideen lan egoera, gizarte  segurantzan alta emanda dauden gainontzeko langileen egoerarekin parekatuko da .

Aralarren legebiltzarkide  Mikel Basabek bere poza adierazi du lortutako akordioaren harira. “Oraingoan  bai, eztabaida erreala egon delako ponentziak iraun duen bitartean”, azpimarratu  du. Basabek azaldu du, sailburu ohiek eta sailburuorde ohiek zituzten  “pribilegioak” bertan behera geratuko direla. Legebiltzarkideak ere iragarri du  “lanean tinko jarraitzeko asmoa” duela Aralarrek, “politika arloan lanean egon  ostean, esaterako, funtzio publikora itzultzen diren politikarien pribilegioak  ezabatzeko”.

Nabarmentzekoa da, ordea,  Aralarrek, EAJk eta PSEk ebazpenean sartutako puntu baten aurka bozkatu duela.  Puntu horren arabera, legearen aldaketa ematen denean (lege aldaketa oraindik ez  da gauzatu) 60 urte beteta duten sailburuorde ohiek, gizarte segurantzak ematen  duen gehiengo pentsioa kobratu ahal izango dute.

Gaur gauzatu den akordioa,  Aralarrek legegintzaldi hasieran egin zuen ekimen bati esker etorri da. Izan  ere, Aralarrek 2010eko otsailean aurkeztu zuen Legebiltzarrean gobernu legea  aldatzeko ekimena.

Aralarrek bat egin du gaurko euskal sindikatuek deitu duten lanuzte eta mobilizazioekin
ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek gaurko deitu duten lanuzte eta mobilizazioekin bat egin du Aralarrek. Espainiako gobernuak sektore publikoan egin asmoa dituen murrizketen aurka protesta egingo dute gaur sektore publikoko langileek, eta Aralarrek babesa adierazi gura izan die deialdiarekin bat eginez.

Eusko Legebiltzarrean, ganberako langileek duten greba eskubidea errespetatzeko, Aralarrek ez du ekimenik aurkeztu gaurko osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin.

Gaurko mobilizazioek jarraipena izango dute larunbatean herrialde bakoitzean egingo diren manifestaldiekin, eta otsailaren 25erako murrizketen aurka eragile sozialek, sindikatuek eta alderdiek deitu duten Bilboko manifestaldiarekin.

Aralarren ustez lotsagarria eta onartezina da LGS izoztea
“Holandan 1.420 euro da lanbide arteko soldata, Britainia Handian 1.230 euro, Luxenburgon 1.800 euro eta Greziak ere, 791 eurorekin Espajniako gainditzen du”, gaineratu du Aralarren bozeramaileak. “Argi dago Espainiako estatuak ez duela Europan egoteko bokaziorik, behintzat aro sozialari dagokionean”, erantsi du.

Uberaren ustez modu serioan planteatu behar da Euskal Herrian ezin dela luzaroan Espainiari lotuta egon. “Europan txertatutako estatua behar dugu. Krisiak agerian utzi ditu zeintzuk diren Espainiako eta Euskal Herriko ekonomien arteko aldeak: langabezia tasa eta lanbide arteko soldata izan daitezke horren adibide garbiak”.

LGSren kasuan, kontuan izanez gero EAEko soldatak Espainiako estatuko altuenen artean daudela, batez bestekoa 2.150 euro inguruan legoke, eta Europako Gutun Sozialak diola LGS ez litzatekeela batez besteko soldataren %60 baino gutxiago izan behar, kontuak ateratzea besterik ez dago”, nabarmendu du Aralarren ordezkariak.

Uberak lanbide arteko soldatarekin gertatu dena eta banku eta kutxekin gertatu dena alderatu ditu. “Raxoiren gobernuak bata 641 euroan izoztea erabaki duen bitartean, interbenitutako finantza erakundeen zuzendarien soldatak 300.000 euroan izango dira eta diru laguntza publikoak jaso dituztenetakoenak 600.000 euroan”.

Finantza erakundeek desjabetzeekin amaitzea exijitzeko, Aralarrek mozioak aurkeztuko ditu udaletan
Agerraldiko testua osorik:

Askotan hitz egin izan dugu krisi sozioekonomiko honen ondorio larrienak pairatzen ari diren herritarrei estaldura soziala handitzearen premiaz, eta gaur, ondorio dramatikoenetako bati heldu nahi diogu: desjabetzeei. Gehinetan langabezian geratzeagatik eta diru-sarrera nahikorik gabe geratzeagatik, hau da, beren egoera ekonomikoa aldatzeagatik etxebizitza ordaindu ezin duten familien kopuruak ikaragarri egin du gora azkenaldian. Datu adierazgarri bat ematearren, krisi ekonomikoa hasi zenetik, 2007. urtetik, 7.000 baino gehiago dira Hego Euskal Herrian desjabetu diren etxebizitzak, hau da, %133 gehiago.

Baina zenbaki larri horietatik haratago, drama humanoa da horren atzean ezkutatzen dena, 7.000 familia baino gehiago direlako kale gorrian geratu direnak, etxebizitza gabe. Baina drama horri bizkar emanez bizi dira finantza entitateak. Defizitari eustea beste helbururik ez dute administrazio publikoek, eta hartzen ari diren neurri ekonomiko ia guzti-guztiak horretara mugatzen dira. Benetako arazo larriak pairatzen ari diren herritarretaz ahaztu dira, edozein administrazioren jardun ekonomiko-sozialaren erdigunean herritarrak izan behar direnean, eta ikuspuntu sozial batetik begiratuta, egoera gordinenean dauden herritarrak.

Horregatik, Aralarretik ekimena hartu dugu eta hainbat erakundetan proposamenak egiten ari gara, desjabetzeen arazo larria arintzeko helburuarekin. Aurreko astean iragarri genizuen, Nafarroako Parlamentuan Epaiketa Zibilen Legea, Hipoteken Legea eta beste arau batzuk aldatzeko proposamena aurkeztu genuela Nafarroa Bai taldearen izenean, eta Nafarroako Parlamentuari eskatzen diogula lege aldaketa hori Espainiako Kongresura eramateko, azken erakunde horri baitagokio legea aldatzea. Proposamen bera eramango dugu hurrengo egunetan Eusko Legebiltzarrera. Borondate politikoa badago, eta lege eta arau aldaketa txiki batzuekin, asko arindu daiteke desjabetzeen arazoa.

Gaur, berriz, beste ekimen baten berri emango dizuegu. Izan ere, udaletan mozioak aurkeztuko ditugu, eta bertan eskatuko zaie finantza erakundeei desjabetzeen bidea eteteko.

Urbanizagarri moduan sailkatutako lurzoru guztiari balio handiegia eman zaio artifizialki. Ustezko erakunde sustatzaileek erosi dute, finantza erakundeek %100ean emandako kredituen bidez. Eta bai batzuek, eta bai besteek ere beren balantzeak egokitu dituzte aktibo horien fikziozko balioarekin. Baina soil-soilik finantza aktibo toxiko horien herenek (egiazki beharrezkoa den lurzorua) balio dute benetan balantzeetan jartzen duena. Hori dela-eta, finantza erakunde ia bakar batek ere ez du gainditzen estres testa, aktibo higiezinen ustezko balioari %40ko beherapena ezartzen baitio.

Lurraren sailkapena geldiarazteak edo izozteak eskatuko luke aldaketa sakonak egitea hirigintzarekin lotutako legedian (2/2006 Legea), baina bateragarria litzateke Estatuko legediarekin (2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren testu bategina). Era berean, indarrean dagoen lurralde antolamenduaren gidalerroen eredua berriz aztertzea eskatuko luke, lurzoruaren eskaintzaren zorroztasuna zuzentzeko justifikatuta ez dauden koefizienteak behin betiko ezabatzeko (horiek justifikatzen baitute lurzoruaren eskaintza hirukoiztea).

Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, hiritar orok alokairuzko edo jabetzazko sarbide eskubidea giza legezkoa eta lege judizialekoa den moduan. Gainera, etxebizitzaren bitartez jendarte kohesioa lortzen da, hainbat herritarrek izan dezaketen bazterketa egoerak saihestuz.

Aralarretik lehentasunezkoa ikusten dugu herritarrek finantza entitateekin jasotzen diharduten zorpetze maila etetea, arrisku handiko kredituak eman baitira urtetan zehar, behar adinako informaziorik jaso gabe hainbatetan, eta zorpetzean erortzeak ekar zitzakeen ondorioak azaleratu gabe.

Etxebizitzaren eskubide subjektiboa gauzatzea ez da sinesgarria eta bideragarria izango, Lurzoru Legeak aldatzen ez badira, eta finantza entitateek kreditu lerroen zein hipoteken espekulazioekin, zorren kitapen espekulatzaileekin eta hauetatik ondorioztatzen diren desjabetze politikekin eteten ez duten bitartean.

Gipuzkoan diharduten finantza entitateek garatzen diharduen desjabetze politikak eten behar dituzte, zorrei aurre egiteko irtenbideak egon badaudelako. Horregatik guztiagatik, eta udaletan aurkeztuko ditugun mozioen bitartez, etxebizitza hipotekei aurre egin ezin dioten berezoen zorra kitatzeko eskatuko zaie finantza erakundeei, hau da, desjabetzeen bidea eten dadila. Halaber, etxebizitzaren lagapena ordainketa kontzeptuan onartzea eskatzen diegu finantza erakundeei, eta, azkenik, berrerosketa alokairura pasatuz ahalbidera dadila, exekutatuarentzat irtenbide moduan eta finantza entitateak sortutako zorra alokairuaren bitartez kitatu ahal izan dezan.

Torturatzaileei berriro ere inpunitatearen mezua eman zaiela salatu du Aralarrek
Aralarrek gogoratu du ekimena aurkeztu zuela Legebiltzarrean prozedura kriminaleko legea aldatua izan zedin eskatzeko, eta Amnesty Internationalek eskatu bezala, inkomunikazioa bertan behera utzia izan zedin. Izan ere, inkomunikazioa indarrean dagoen bitartean, tortura izango da. Eta hori da behin eta berriro esan diona Espainiako Estatuari Amnesty Internationalek.

Portu eta Sarasolaren kasuarekin agerian geratu da neurtzeko bi baremo oso ezberdin erabiltzen dituela Espainiako Estatuak. Horregatik, behar-beharrezkoa deritzo edozein giza eskubideren urraketaren aurrean eskubide guztiak bermatzea pertsona guztiei, horrela bakarrik lortuko delako benetako bake iraunkorra, eta horrela bakarrik gaindituko direlako gatazkaren ondorioak.

Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
Hala ere, Jaurlaritzak ez du onartu Tokiko Eskolatze Batzordeek ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa egiteko konpromisoa hartzea. Aralarren ikuspegiko ikasle etorkinekin eskola publikoan gertatzen den ghettizazioa areagotzen ari da eta, “ezinbestekoa da neurri sendoak hartzea ez egoteko ikastetxerik non %75 baino gehiago etorkinen seme-alabak diren. Era berean, eta planak dioena onartzen badugu, hau da, hizkuntz politika gizarteratzeko tresna egokia dela, garrantzitsua deritzogu D eredua ikasle etorkinen artean sustatzea eta eskariari erantzuteko baliabide egoki gehiago jartzea”.

Lan arloari dagokionez, Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok batzordean azaldu duenez, Lanbiderekin harremana eta koordinazioa sustatu beharra dago. Oraindik Lanbiden ‘Aniztasunaren Unitatea’ ez da sortu eta beraz, etorkinentzako zerbitzua ez da egokitu”, salatu du Ezenarrok. Ildo horretan, Aralarrek ebazpen proposamena aurkeztu dio planari, eta gobernuak onartu egin du “etorkinentzako enpleguaren arloko zerbitzua egokitzeko eta hobetzeko Lanbiden "Aniztasunaren Unitatea" lehenbailehen sortzeko eta baliabidez hornitzeko eskaera”. Ildo horretan, Zabaletak zuzentzen duen sailari eskatu dio “etxeko langileen eta zaintza arloan ari direnen egoera duintzeko aurrerapausoak eman ditzala”, besteak beste, arloko lan eskaintza bitartekaritza zuzena eta lehentasunezkoa Lanbideren bidez garatuz, bai eta, etxeko langileen gizarte segurantza aldatzen duen legea publizitatu dezala “urrats garrantzitsua eman delako” eta informatuak egon behar direlako emakume etorkinak, baita genero ikuspegitik ere, euren babes maila igotzeko”.

Hala ere, bi kontraesan nabarmendu ditu Ezenarrok. Batetik, eta Jaurlaritzak eskuduntza ez badauka ere, bidegabekerien iturria den Atzerritartasun Legearen alde bortitzak erretiratzeko eskaerak eta horiek leuntzeko proposamenak ez dituelako Immigrazioaren III. Planean jaso. Eta, bestetik, gizarte laguntzen murrizketei dagokionez,  Ezenarrok salatu du “neurri handi batean, etorkinen aurkako eraso zuzena” direla murrizketak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko baldintzak gogortzea edo etxebizitza bakoitzean bi laguntzak jasotzeko muga, besteak beste.

Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek gogora ekarri duenez, “erabateko diskriminazioa” eragiten du erlijio katolikoak daukan tratamenduak. Izan ere, “Eskola publikoko ikasle bakar batek erlijio katolikoa ikasten duen bitartean, bere zikloko ikaskide guztien ikasketa-erritmoa eteten da”. Basaberen iritziz, “ikasle bakarraren ikasteko eskubidea gainerako guztien ikasteko eskubidearen gainetik jartzen da”.

Horrez gainera, nahikoa da ikasle bakarrak aukeratzea erlijio katolikoa, ikastetxea hori ematera derrigorturik egon dadin, “baina gainerako erlijioek hamar ikasle behar dituzte aukera bera izan dezaten”; hala ere, Basabek salatu duenez, “hamar eskaera egon diren arren, ikastetxe publiko askotan ez da beste erlijio horretarako irakaslerik ipini”.

EiTBk hartutako erabakiaren aurrean gotzainek adierazi duten kexa ikusita, Basabek gogorarazi die “legean dagoen eskubidea aitatzen dutenean erlijioa aukeratzeko eskubidea azpimarratu beharko luketela, EiTBren legean dagoelako erlijio proselitismorik ez egiteko agindua”.

Aralarrek, ezker abertzaleko beste sentsibilitateak, EAk eta Alternatibak burujabetzan oinarritutako eredu alternatiboa aldarrikatu dute
Agerraldiko testua osorik:

Dakizuen bezala, datorren otsailaren 11rako mobilizazioak deitu ditugu Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak.

“Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lelopean burutuko diren mobilizazioak pairatzen dugun krisialdi latzari eta krisialdiari aurre egiteko inposatzen ari diren murrizketa eta erreformen aurrean erantzun bat izan nahi duten. Lau alderdiok ezinbestekoa deritzogun erantzuna

Egoera latz honek erantzun sendo bat eskatzen du. Herri honetako eragile sozial, sindikal eta politikoek, bakoitza bere esparruan eta ahal balitz denok batera, martxan dagoen erreforma neoliberalari eta zentralizazio prozesuari aurre egin beharko geniokeela uste dugu.

Baina ezinbestekoa den erantzunaz gain, errealitate gordin honek alternatiba berri baten eskaintza ere eskatzen du. Burujabetza politikoa eta ekonomikoa oinarri izango duena, eta eredu berri baterantz bidea markatuko duena.

Herri      ikuspegitik gure erakundeak garai berrietara egokitu behar ditugu,      herritarren zerbitzura jarriaz, eta merkatuak kontrol publikoaren menpe      jarriaz. Iraganeko errezeta neoliberalekin amaitu. Inbertsio publiko eta      soziala bultzatuz, enplegu duina eta soziala sortzea ahalbidetuko duten      neurriak bideratu behar dira, estaldura soziala mantendu eta areagotuz      aldi berean.

Finantza      Sistema baino, ekonomia erreala indartu behar da. Nekazaritza,  arrantza, industria eta zerbitzu      emankorrak indartu behar dira. Eta noski borrokaren ondorioz lortutako      ongizate estatuaren zerbitzu eta eskaintza publikoak babestu eta indartu      behar dira.

Ekonomiaren      helburuak ezin du azken hamarkadetan gertatu bezala gutxi batzuen      mesedetan garatzen den prozesua izan behar. Langileria eta oro har      herritarren interesak jarri behar dira abiapuntu eta helburu. Herri      solidario eta juxtuagoa bilakatzeko, zutabeak diren: fiskalitatea, eragile      finantziero publikoak eta berrikuntza eta ikerketa politikak eraldatu      behar dira. Justizia soziala, aberastasunaren  sorrera eta birbanaketa helburu izan da.

Herri gisa      munduko gainontzeko estatuek dituzten bitarteko berdinak nahi eta behar ditugu      globalizazioari aurre egiteko, ekonomiaren mundializazio prozesuari aurre      egiteko eta gure politika ekonomikoa, fiskala, laborala edota monetarioa      finkatu ahal izateko. Norabide horretan Euskal Herriak jada euskal esparru      sozioekonomiko eta laborala eraiki eta errespetatu arazi behar du. Europan      herri gisa arituz. Herrien arteko elkartasuna lehenesteko burujabetza      ezinbestekoa da.

Egungo      marko juridikoa zein Espainiar Gobernuaren erabakiek kalte ekonomiko eta      soziala besterik ez digute eragiten. Rajoyren errezeta neoliberalak herri      hau zulo beltzera darama. Gure borroka ez da identitate eskubide batzuk      asetzeko soilik egina, herritarren beharrei erantzuteko tresnak sortzeko      baizik, eta horretarako burujabetza ezinbestekoa zaigu.

Euskal      Herriak alor ekonomikoan, laboralean edo fiskalean tresnak behar ditu      bestelako politikak egiteko. Nazio mailako Kreditu Entitate publiko baten      beharra daukagu, produkzio ekonomia sustatzeko, tamaina txiki eta      ertaineko industria laguntzeko, autonomoak babesteko eta familien      oinarrizko premiak asetzeko. Funtzio soziala ekonomizistaren aurretik      izango duen finantza erakundea. Fiskalitate aurrerakoi eta progresiboa      aurrera eramateko Ogasun Orokor bakar bat behar dugu Euskal Herri osorako,      nazio mailako politikak soilik nazio mailako erakunde eta ikuspegitik      bideratu daitezkeelako. Eta lan eta gizarte segurantza arloan ere ikuspegi      berdinarekin jokatu behar dugu. Gure esparru propioa behar dugu eredua      aldatzea nahi badugu, eta horretarako ezinbestekoa zaigu Euskal Gizarte      Segurantzaren Erregimen Publikoa sortzea.

Natur      baliabideak mugagabe kontsumitzen duen hazkunde ereduarekin bukatu behar      dugu, iraunkortasuna ez da politika publikoetan erabiltzeko marka berdea,      baizik eta hobeto bizitzeko, natur baliabide gutxiago kontsumitzen duen      eredu baten aldarrikapena.

Herri honek baliabide propioak dituelako, herri bizi eta aktiboa delako, sindikalgintza indartsua dugulako, industria sektore lehiakorra dugulako, formakuntza dugulako, enpresa ekimen indartsua eta kooperatiba mundu adoretsua dugulako, esportatzen jakin badakigulako, herri hau burujabetzarako prest dago.

Eta burujabetza ekonomikoa nahi eta behar dugu eredu sozial eta alternatibo bat eraikitzeko.

Helburu horiei begira deialdia luzatu nahi diegu herritarrei eta eragileei kalera ateratzeko. Hartzen ari diren neurri guztiei aski da  esateko eta burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarritutako bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat aldarrikatzeko.

Horretarako, berriro ere herritar orori deialdia luzatzen diogu berriro ere larunbat honetan Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan “Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lemapean burutuko dira eraldaketa sozialaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko.

Patxi Zabaleta: “Epe ertainera Nafarroan eta EAEn hauteskunde mugimenduak izango direla aurreikusten dut”
Gaur goizean Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan esan duenez, Nafarroako egoera politikoa “erabat jasangaitza” da. “Eta hori areagotu egingo da PSOE oposizioa egiten hasten bada Madrilen. Gallardonen eskutik eskubide zibilen alorrean PPren Gobernuak hartu duen jarrera atzerakoiak oposizioa egitera bultza ditzake. Eta hori horrela gertatzen bada, Roberto Jimenezen eta Patxi Lopezen egoera krisian sartu behar da. Epe ertainera, egoera honek ondorioak izan behar ditu”. Nafarroarako epe horri zenbakia jarrita, bi urteko epea eman du hauteskunde mugimenduak gertatzeko.

Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Aralarreko koordinatzaile nagusiak uste du PPren babesa “murrizten” joango dela, “eta are gehiago PSOEk Madrilen oposizioa egiten badu. Gero eta zailagoa izango du legegintzaldia bukatzea. Urte honen erdi aldera, uda aldean, egoera honek eztanda egin behar du. Epe laburrera ez, baina epe ertainera hauteskunde mugimenduak izango direla aurreikusten dut”.

Bestalde, Zabaletak “jarrera arduragabea” izatea leporatu dio Espainiako Gobernuari, Harremanetarako Nazioarteko Taldearekiko daukan jarrerarengatik. “Espainiako Gobernua, zeharka bada ere, HNTren lana begiratzen ari da, baina ez busten, ondorio politikorik ez duelako izan nahi. Desarmearen inguruan ardura izanez gero, oso konponbide erraza dauka: HNTko kideak hartu, beraien helburu bakarra delako desarmea emateko baldintzak daudela, edo gertatzen ari dela, edo gerratuko dela egiaztatzea. Egiaztatzeari bidea irekitzen ez dion gobernuak egitan ez du nahi egiaztatzea”. Dena dela, Zabaletak azpimarratu du “gertaera garrantzitsuena armak erabiltzearen bidea eta horren egiaztatzea” dela.

"Ezker abertzaleko beste sentsibilitatea etorri da Aralarrek defendatzen zuen espaziora"
Noticias de Gipuzkoako elkarrizketa.

"Ezker abertzaleak autokritika egin behar du kaltetutakoei begietara begiratuz"
El Diario Vascoko elkarrizketa.

Aralarrek HNTri azaldu dio alderdien arteko mahaia Euskal Herriko eragile politiko guztiez osatua egon behar dela
Aralarrek bere esker ona adierazi die egiten diharduten eta egingo duten lanagatik, Euskal Herrira euskal gizarteak behar duen eta merezi duen bakea eta normalizazio politikoa berandu baino lehen iristeko.

Aralarrek bere prestutasuna eta borondatea azaldu die bere eskuetan egon daitekeen guztia egiteko, eta bide horretan, azpimarratu du komenigarria eta premiazkoa litzakeela ahalik eta azkarren alderdien arteko elkarrizketa bideratzea, ahalik eta formularik integratzaileena bilatuz.

Halaber, gogoratu die Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kideei azaldu die elkarrizketa bideratzeko mahaia Euskal Autonomi Erkidegoko parlamentuan ezin dela gauzatu. Izan ere, alde batetik bertan ez daudelako Euskal Herriko alderdi guztiak ordezkatuak, eta bestetik, Eusko Legebiltzarrean bideratuko balitz Nafarroako eta Iparraldeko gainerako eragile politikoak kanpo geratuko liratekeelako. Eta horrek, zalantzarik gabe, Euskal Herriko gatazka politikoan lagundu baino, oztopo gehiago jarriko lituzke.

Aralarren ustez, abian jarri behar den alderdien arteko mahaia Euskal Herriko eragile politiko guztiez osatua egon behar da, eta beraz, maila instituzionaletik haratago planteatua. Bake iraunkorra eraiki nahi dugu, guztion artean bakea eraikitzea ezinbestekoa delako. Gernikako Akordioko ibilbide orriari jarraiki, herritar guztiekin partekatuz eta sustatuz prozesua. Eta erabakitze eskubidea praktikara eramateko orduan ere, gizarte osoarekin kontatu eta bideratu behar delako. Guztion parte hartzearekin, gizartea anitza delako, eta aniztasuna delako herri baten aberastasun eta etorkizun bakarra; inolako bereizketarik gabe.

Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
Urrian ETAk egindako iragarpenaren ondotik egindakoa da gaur ezagutzera eman den Euskobarometroa, azaroaren 25etik abenduaren 19ra bitartean egindakoa. Horixe azpimarratu dute Euskobarometroaren arduradunek datuen aurkezpenean.

Politikari baloratuenen datuak ematerakoan, berriz ere Aralarren legebiltzarreko bozeramailea da notarik altuena jasotzen duen lider politikoa (4,8). Atzetik ditu Ezenarrok, Urkullu (4,6), Egibar (4,5), Arana (4,4) eta Urizar (4,2).
Patxi Zabaletak eutsi egiten dio 4,4ko puntuazioari, aurreko euskobarometroan izan zuen puntuazio bera.
Patxi Lopez lehendakaria oso atzean geratzen da, 3,7ko puntuazioarekin.