Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Abetxuko auzoko tranbiaren proiektuaren harira , “herritarrei informazio guztia” eskaintzea eta “herri galdeketa” antolatzea eskatu die Aralarrek erakundeei

Abetxuko auzoko tranbiaren proiektuaren harira , “herritarrei informazio guztia” eskaintzea eta “herri galdeketa” antolatzea eskatu die Aralarrek erakundeei

2010/03/25
  • Maeztu
  • Garraio Saila
Aralarrek informazio gabezia salatu du Abetxuko auzoko tranbiaren proiektuaren aurkako iritzia argudiatzeko. Legebiltzarrean eztabaidatu da gaia eta Dani Maeztu legebiltzarkideak azaldu duenez, "herritarrek ez dute informazio nahikoa izan eta Legebiltzarrean ere ez da egitasmoa behar den moduan aurkeztu” .

PSEk  izan ezik,  alderdi guztiek aurkako iritzia eman diote Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Abetxukoko tranbiaren luzapena burutzeko aurkeztu duten egitasmoari. Eusko Legebiltzarrak duen iritzia jasotzeko eztabaida izan da gaur, eta Aralarrek informazio gabezia salatu du  taldearen  iritzia argudiatzeko. “Abetxukoko herritarrei, tranbia gozatu eta pairatuko duten herritarrei, ez zaie behar besteko informazioa eskaini, ez da aurkezpen publikorik egin eta ez da beraien iritzia kontutan hartu”, salatu du legebiltzarkideak. “Eusko Legebiltzarrean ere ez zaigu  aurkeztu mota  horretako azpiegiturak eraikitzeko behar den informazioa”, gaineratu du. Horren harira, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eta alternatiba ezberdinen txostena izan ditu hizpide, besteak beste.

 

Maeztuk gobernuaren jokabidea ere salatu du: “Gobernuak ez du politikoki jarrera egokia izan, Legebiltzarrak duen iritzia entzun aurretik urratsak eman dituelako”. Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak adierazitakoa ere kritikatu du. Tranbiak Gasteizen arrakasta izan duenaren harira, Maeztuk leporatu dio “tranbiak gaur egun dagoen moduan” izan duela arrakasta, “hain zuzen ere, Abetxukoko zatia oraindik eraiki gabe dagoenean”, gaineratu du.

 

“Jakin badakigu herritarrek garraio jasangarria gura dutela, baina horrek ez du esan nahi erakundeek jarri duten egitasmoa denik aukerarik egokiena”. Behin egitasmoa alboratuta, Aralarrek “herritarrei informazioa guztia eskaintzea eta herri galdeketa antolatzea”  eskatu die erakundeei.