Abertzaleen Batasunarekin lehentasuneko harremana berretsi du Aralarren Hegoaldeko Batzarrak
- Abertzaleen Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Nafarroa Bai
“Abertzaleak gara eta Euskal Herriko arazo guztiak gureak dira, ez zaizkigu arrotzak. Ez gaude Iparraldean hedatuta, baina Iparraldeko arazoak, kezkak eta helburu politikoek gu arduratzen gaituzte. Abertzaleen Batasunekoak arduratuta dauden bezala Hegoaldeko arazoekin, Nafarroako arazoekin edo EAEko arazoekin. Horregatik, Abertzaleen Batasunarekin beste urrats bat eman nahi izan dugu gaur: lehentasunezko harremanak aitortzeaz gainera, erakunde iraunkorra sortzeko baimena eskatu diogu gure Hegoaldeko Asanbladari, eta aho batez eman digu”, esan du.
Zabaletak azpimarratu duenez, “bakea da Aralarren lehendabiziko kezka eta bakea da gure lanaren lehendabiziko helburua”. “Baina zein bake?”, gaineratu du. “Euskaldunon bakea, euskal bakea. Horixe da Aralarrek duen aurreneko kezka, ardura eta xedea. Euskal Herriak bakea nahi eta behar du, eta premiaren premiaz aldarrikatzen dugu”. Aralarreko koordinatzailearen hitzetan, “Inork ez digu bakea oparituko, askatasuna eta justizia oparitzen ez diren bezalaxe. Bakea ere ez da oparitzen; irabazi egin behar da bakea, norberak irabazi behar du, Euskal Herriak irabazi behar du, guk geuk, euskaldunok, irabazi egin behar dugu. Guk egin behar baitugu herri honetako bakea, euskaldunok”.
Zentzu horretan, mezu zehatza helarazi dio ETA erakundeari: “ETA erakundeak Euskal Herriari zor dio bakea, Euskal Herriari eman behar dio bakea. Eta eman behar dion bakea euskaldunon bakea da, euskal bakea da”.
Aralarren Hegoaldeko Batzarrean hitz egin da Euskal Herriko eguneroko arazoetaz ere: langabeziaz, ingurumenaz, etorkizunaz, eta nola ez, eginkizun politikoez. Nafarroa Baiz ere bai. Azken egunetan “aurrerapausoak” eman direla aitortu du Zabaletak “Guretzat Nafarroa Bai aukera tinkoa da. Nafarroa Bai bai edo bai. Hori da gure xedea eta gure asmoa”.
“Baina Nafarroa Baik eraikuntza politiko duin orok bezala, oinak tinkoak, sendoak eta irmoak behar ditu”, azpimarratu du Aralarreko koordinatzaileak. “Lehendabizi ideien mailako adostasuna. Hori da egin beharrekoa politikoan bide zuzenak egiteko. Bigarrena, egitarauak eta egitasmoa adostu, eta jakin zertarako elkartzen garen, zein diren helburu nagusiak eta zein bideak. Hirugarrenik, egiturak, jardunak, funtzionamenduak, argiak, garbiak eta demokratikoa izan dadin”.
Zabaletak azaldu duenez, “hiru urrats horiek ematen ari gara, beste indar politiko guztiekin hitz egiten ari gara, ateak ireki nahi dizkiegu gizarteari eta beste eragile politikoei ere. Eta Nafarroan lehendabiziko indarra izan daitekeena izango du Aralarren aldetik aukera eta bultzapena”.
Albiste erlazionatuak
Abertzaleen Batasuna
- Aralarrek eskaintza egin dio ezker abertzaleko beste sentsibilitateari, elkarrizketa abiarazteko eta akordio iraunkor eta egonkorra lortze aldera
- Aralarrek eta ABk alderdi abertzaleei elkarlanerako deia egin die, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko urratsak emateko
- Ezker abertzale zibil eta politikoaren oinarriak aldarrikatu dituzte Urruñan, Aberri Egunaren bezperan
- Aralarrek eta ABk azpimarratu dute Aberri Egunean Euskal Herriko eskubideak bide zibil eta politiko hutsetatik defendatzea aldarrikatu behar dela
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


