Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek

“Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek

2011/10/06
  • basabe
  • eitb
Hala salatu du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, EITBren kontrolerako batzordea ostean. Izan ere, bai Kultura sailburu Blanca Urgellek zein EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok adierazi dutenez, EITBk ez du kontratu programa berririk izango. “Erabat onartezintzat” jo du Basabek albistea, are gehiago, gaurko batzordeak gobernuak eskatua zenean, ustez kontratu programaren berri emateko.

Irailaren 3an bertan eskatu zuten Blanca Urgell Kulturako sailburuak eta Alberto Surio EITBko zuzendari orokorrak agerraldia EITBren kontrolerako batzordearen aurrean, “ zertarako-eta kontratu-programa berriaren ezaugarri nagusiak esplika ditzaten”. “Gure sorpresarako, ordea, ez omen da kontratu programarik egongo hurrengo urtean”, adierazi du Basabek. “Ez da onargarria inondik inora EITBko arduradun nagusiek erakutsi duten jarrera lotsagabea. Kultura sailak eskatu dituen azken txosten biek kontratu programa jotzen dute EITBren etorkizunerako tresnarik garrantzitsuenetarikotzat; Urgellek esandakotik argi geratzen dena da, ez dituela enkarguz egindako txostenak aintzat hartuko eta ezinean eta noraezean segitzen dutela”.