“EiTBren zuzendaritzak ez daki, ez du erantzuten”, Aralarren ustez
- etb
- basabe
- surio
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek salatu egin du EITBren zuzendaritza taldeak ez EITBren kontrolerako batzordean “behin eta berriz egindako galderak ez erantzutea”. Legebiltzarreko EITBren kontrolerako batzordean hainbat bider egin dizkie galderak Aralarren legebiltzarkideak, bai EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriori bai eta ETBko zuzendari Migel Angel Idigorasi ere, baina “alfer-alferrik izan da”. Aralarren ordezkariak ez du erantzun bakar bat bera ere jaso. Ezta ere Basabek gogoratu duenean, “ETBko lan taldeak ez duela erabateko adierazpen askatasunik, gaur agerian geratu den bezala”. Hala ere, Aralarren legebiltzarkideak ez du erantzunik jaso. Hori dela eta, Basabek EITBren zuzendaritza kideei zuzenean leporatu die: “Ez duzuena pentsatuko da zuen karguan jarraitu lasai asko, zuen langileek adierazpen askatasunik ez daukatela jakinda. Konpondu egin beharko duzue hori”, baina “horri ere ez diozue erantzun”.
Are gehiago, Basabek adierazi duenez, “nonbait ETBren zuzendaritza kideek pentsatu dute Legebiltzarreko kontrolerako batzordean PSEri eta EAJri erantzunda nahikoa dela”. Hala, Aralarren ordezkariak esan du “ez bakarrik Legebiltzarreko kontroleko batzorde honi zor zaion errespetuagatik, baizik eta euskal gizarteak merezi duen errespetuagatik erantzunak emateko eguna ere ailegatu dela, ez bakarrik txarto egindakok konpontzeko baizik eta etorkizunera begira funtzionamendua beste bat izan dadin, zeren, funtzionamendu honekin, eta Idigoras jaunak egindako adierazpenak egiatzat jota eta zuzendu barik ez dago guztiontzat telebista bat egiterik eta ez dago norberaren enpresaren profesionalen duintasunean sinesten dela adierazterik”.
Albiste erlazionatuak
etb
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


