“Bide politikoak egin nahi duen ezker abertzaleari berriz ere ateak ixtea” leporatu dio Aralarrek PSOEri
- bakegintza
- presoak
- Ezenarro
- PSE
Aralar legebiltzar-taldeak salatu egin du “biktimentzat iraingarria izateagatik edo indarkeriaren aurrean isilik geratzeagatik diru-laguntzak ukatzera heltzeak nora eramango gaituen bidea hartzea izatea. Are gehiago, ETAren indarkeriaren aurrean isilik geratzeagatik alderdiak ilegalizatzen direnean eta alderdi horietako kideek politika egiteko borondate soila erakusten dutenean legez kanpo utzi eta kartzelara eramaten direnean”.
Aralar legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok legebiltzarrean izandako eztabaidan salatu du “isiltasunak kartzelara eraman dituela euskal herritar asko, preso politiko bilakatuz”. Gero eta preso politiko gehiago egotea salatu du Ezenarrok, “hain behin eta berriz justu preso politikorik ez duela aldarrikatzen duen Estatu espainiarrean. Politika egite hutsagatik, kartzelatutako hamarnaka lagun daude, gehienetan epaiketarik ere izan ez dutenak, eta urteetan eta modu prebentiboan preso politiko izaten jarraitzen dutenak”. Ezenarrok herenegun izandako atxiloketak salatu ditu Legebiltzarrean eta espresuki zuzendu zaio PSEren presidente Jesus Egigureni. Ezenarrok salatu egin du alderdi sozialistako presidenteak esan izana jada ez duela balio indarkeriaren kontrako jarrera adierazteak. “Aralarrek egin zuena egitea jada ez ei da nahikoa sozialisten presidentearen iritziz”, leporatu dio Ezenarrok Egigureni. “Alderdi sozialistak argitu egin beharko luke hitz horien atzean zer dagoen. Ate guztiak itxi eta batere ez irekitzea ez da bidea. Ez da batere serioa era horretako adierazpenak egiten jardutea. Horrek agerian uzten du bakea nahi duen herri honi zenbaterainoko errespetua dioten sozialistek·, adierazi du Ezenarrok.
Aralarren bozeramailearen iritziz, "benetan bakea nahi badugu, hobe berandu inoiz baino" .
Albiste erlazionatuak
bakegintza
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
- Hiriburutza eta elkarbizitza
presoak
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


