“Atzerakoia da EAJk eta EAk hizkuntza ereduez PSErekin eta PPrekin sinatu duten proposamena”
- hezkuntza
- Basabe
- ereduak
Horregatik, Basabek ez du ulertzen “zergatik tematzen diren batzuek aldaketak egiten argi dagoenean gizarteak bere borondatez, gurasoen erabaki librez, D ereduaren aldeko apustua egiten duela, hizkuntza bien ezagutzaren aldeko apustua”. “Gaur onartuko proposamenak Hezkuntza Sailari eskatzen dio “benetan” bermatu dezala gurasoek hizkuntza eredua aukeratzeko askatasuna izango dutela, “iradokiz orain arte aukera hori ez dagoela eta erabat kanpoan utziz gurasoen eskubide hori beste eskubide batekin uztartu behar dela, hau da, ikasleek euskal herritar diren aldetik hizkuntza biak jakiteko duten eskubidea”, gehitu du Aralarren parlametariak.
Aralarren ordezkariak adierazi du “16 urterekin ofizialak diren hizkuntza biak jakitea bilatzen ari bagara bidea ezarrita” dagoela eta “gurasoak jakitun dira eta, jakitun direnez, aukeratu egiten dute”. “Inposatzen den hizkuntza bakarra gaztelania da, hala agintzen du konstituzioak bere 3. artikuluan” gehitu du Basabek. “Ez dut ulertzen EAJren eta EAren jarrera, hemen onartu dena atzerapausoa delako”, iritzi dio Aralarren ordezkariak. “Ez dezagun ahaztu euskal gizartearen atzetik goazela, euskal gizarteak badakiela bere seme-alabentzat hizkuntza ofizial biak gura dituela, badakiela ze ereduk jartzen duen horretarako bidea eta urterik urtera egiten du horren aldeko aukera. Garbi esan dezagun: aldaketak, izatekotan, okerrerako proposatuko dira”.
Albiste erlazionatuak
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
ereduak
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek Celaari eskatu dio "beregain har dezala EAEko hizkuntza ofizial bien ezagutza ondoen bermatzen duten eredua sustatzeko ardura”
- Euskara, marko hirueledunean
- Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”


