“Abertzaleok gure bidea egin behar dugu, ETAren gogoz kontra bada ere”
- gaitzespena
- ETA
Ezenarrok hedabideen aurrean esan du indarrak batuz eta gehiengo demokratikoak lortuz soilik irabaziko dugula Europan pil-pilean dagoen eztabaida, “indarrak batuz eta inor baztertu gabe lortu behar dugu. Abertzale zein den eta zein ez den labelak emateko tentazioa baztertuz. Izan ere, elkarlanean eta bazterketarik gabe bakarrik lortzen ditugu gehiengo demokratikoak”.
Aralarren legebiltzarkideak gaineratu du urrats horiek eman behar direla, “noski indarkeriarik gabe. Horregatik jarraitzen dugu eskatzen, iraganean politikaren aldeko apustua egin dugun eta etorkizunean egingo dugun abertzale guztion artean, gutxieneko komun batzuk hitzartu behar direla”.
Patxi Zabaletak adierazi duenez, ETA duela 50 urte arrazoi politikoengatik sortu zela eta arrazoi politikoengatik utzi beharko liokeela borroka armatuari, “lehenbailehen; berehala. Gaur, inoiz baino gehiago gogorarazi nahi du Aralarrek ez dugula onartzen eta ez dugula nahi ez ETAren porrot garaipenik, eta ezta ere ETAren porrot militarrik edo polizialik. Ez ETAren negoziaketa politikorik, ez bide errepresibo eta polizial soil eta gordinik. Politika da aterabidea, politika hutsa eta politika guztia”.
Herriak agintzen dionari men egin diezaiola eskatu dio Zabaletak ETAri. “Euskal herritar gehienek eta ezker abertzaleko aitortzen garenon gehiengo osoak ETAri borroka armatua behin-betiko, inolako ordainik edo baldintzarik gabe eta egiaztatzeko moduan utz dezala esaten diogu, aldarrikatzen diogu, agintzen diogu”.
Ildo horretan erantsi du Aralarren koordinatzaile orokorrak, “ETAk borroka armatua behin-betiko utzi egiten duenean, edo Ezker Abertzalearen beste sentsibilitatea indarkeriatik aldentzen denean, guztion artean elkarlanean jardun ahal izango dugu Euskal Herriko gehiengo aurrekoi eta ezkertiarraren ordezkaritza izateko. Autodeterminazioa edo erabaki ahalmena; ezkerreko balioak eta elkartasun soziala; laizismoa eta Europako euskal errepublikaren aldarrikapena; horretarako zabalik dauzka Aralarrek eskuak, besoak eta bihotza”.
Albiste erlazionatuak
gaitzespena
ETA
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek "elkarrizketa" aldarrikatu du Bilbon, euskal gatazka konpontzeko
- Jon Abril: “Etorkizuneko ezker abertzale sendoa eraikitzeko Aralar da bermea”
- Alex Larragoiti: "Aralarrek bere sorreran ezarritako parametroetan egiten ari da aurrera Batasuna"


