Indarkeria zilegi?
Azkeneko plenoan, eztabaidagai izan genuen guk aurkeztutako proposamen bat, zehazki Urbinan burututako ekintza zibilen aurrean Ertzaintzak eta Barne Sailak izandako jarrera salatzearena. Barne Sailaren aginduz, Ertzaintzak erabili zuen indarkeria salatu nahi izan genuen. Argi eta garbi esan genuen Ertziantza, Barne Saila pasatu egin zirela.
Eta ezin dena izan dela, herritarrek burututako ekintza irudikatzaile baten aurrean, AHTk okupaturiko lurrak berriz herritarrek okupatzea irudikatu nahi izateagatik, haien aurka inolako begiramenik gabe indarkeria erabiltzea, atxiloketak burutzea eta atxilotuak Auzitegi Nazionalera eraman nahi izatea. Benetan larria! Gainera horri gehitu behar zaio, berriki irakurtzeko aukera izan duguna, Ertzaintzak badituela irizpideak AHTren aurkako ekintzak terrorismo delitutzat jotzeko. Eta hori, konfirmatuko balitz, oso larria izango litzateke. Zeren eta horrek esan nahiko bailuke ETAren jarduera onartezina erabili nahi dela mugimendu sozialak kriminalizatzeko. ETAri berdin zaio AHTren proiektua. Erabili egiten du bere jarduerari zilegitasuna ematen saiatzeko. Baina erabilpen berdina egingo lukete ETAren ekintzak medio proiektu horren aurka daudenei zilegitasuna kentzeko tentazioa izango luketenek. Erabilpen berdina.
Baina zer gertatu zen osteguneko plenoan? Ba alderdi guziak ekidin egin zutela eztabaida, eta proiektuaren eztabaida mahai gaineratu zutela. Orain arte, AHTren proiektua mahai gaineratu dugunean eztabaidarako ehundokoak entzun behar izan ditugunean eta hamaika kostatu zaigunean proiektuaren inguruko eztabaida gauzatzea, baina orain beraiei nola ez zitzaien gustatzen mahai gaineratu genuen eztabaida ba…edozein aitzaki da ona! Eta hori dena gutxi balitz, indarkeria legitimatu zuten!
Badirudi indarkeriaren erabilera, indarkeria horren sortzailearen arabera, zilegi dela. Ez al dira proiektuak, bai aldeko jarrerak edo kontrakoak hitzaren edo ekintza zibilen bidez defendatu behar? Gure ustez bai, eta hor aritu giñen erre ke erre, Ertzantzaren jarrera salatzen eta lortu nahirik beste alderdiak ere indarkeria salatu zezaten, eta proposamenaren inguruan hitz egin zezaten. Baina ez genuen lortu. Horregatik, ikusitakoak, ikusita, bozketatik proposamena erretiratu egin genuen, eztabaida guztiz desbirtuatu egin zelako.


Galderak
Ez dakazue ETAren jardun armatuaz aparte beste ezer esateko/eskeintzeko ala?
Proiektu bat ilegitimua bada, zelan izango da ba ilegitumua horri aurre itxia, bidia edozein izanda be (zuek hobeto ulertzeko: palestinuen edozein ekimen ez al da ba justifikagarrixa, ulergarrixa, legitimua eta demokratikua, estatu ilegitimo baten aurka dabizelako?)