kriminalizazioa
2009/01/23
Ideien kriminalizazioa, estatuaren astakeria
Goizaldean Batasunako zortzi kide atxilotu dituzte. Euren delitua: politikan jardutea. Astakeria politikoa!
Horrelakoetan hitzetan luza naiteke. Baina, tamalez, maizegi gertatzen dira horrelakoak. Astakeria politikoa eta juridikoa. Lotsagabekeria galanta. Eskubideen zapalketa. Ideien kriminalizazioa.
Noiz onartuko du Espainiak ideietan anitza dela Euskal Herriko gizartea? Noiz ideiak ezin direla atxilotu? Pentsatzea delitu ote? Inondik ere ez nago prest hori onartzeko. Ideien kriminalizazioa da estatuaren bertze astakeria bat.

