Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Jon Abril. Polietika 2010 Enero 18 Asel Luzarraga eta konspirazio eusko-maputxea

Asel Luzarraga eta konspirazio eusko-maputxea

Etiquetas:

Deian argitaratutako iritzi artikulua.

Asel Luzarraga idazle euskalduna espetxeratua dute Txilen joan den gabon zahar gauetik, lehergaiak edukitzearen akusazio faltsupean. Baina Luzarragaren atxiloketa ez da kasualitatea, ez denboran, ez Txileko une politikoan. Eta batez ere, Asel Luzagarrak herri maputxearen aurka behin eta berriro egiten diren erasoak salatu dituelako. 

Gainera, prozesu hori irregulartasunez betea dago, haren atxiloketak ez duelako Txileko legedia betetzen, epaileak eskubide konstituzionalak urratzen dituzten eskumenak eman dizkiolako poliziari. Joan den abenduaren 7an atentatu batean parte hartu izana da Aselen kontrako akusazio nagusia, nahiz eta hori egiaztatzen duen froga bat bera ere ez egon. Luzarraga, bere pasaportean jasotzen den bezala, Txiletik atera zen azaroaren 22an, eta ez zen itzuli abenduaren 12a arte. Eta prozesuan Txileko legedian aitortzen diren eskubideak urratu dira: osotasun fisikorako eskubidea, berdintasuna legearen aurrean, pertsonaren ohorea, etxebizitzaren bortxa ezintasuna, askatasun pertsonala eta segurtasun indibiduala. 

Gainera, atxiloketa horrek bat egiten du denboran Txileko presidentetarako hauteskundeekin. Txilen abenduaren 13an egin zuten presidentetarako hauteskundeetako lehen itzulia, eta bigarren itzulia urtarrilaren 17an eginen dute, igandean. Hauteskunde horiek ez dira batere demokratikoak. Izan ere, Txileko hauteskunde sistema binominala zein hauteskunde legea erabat antidemokratikoak dira, alderdi handiei bakarrik mesede egiten dielako eta indar politiko berriak agertzea blokeatu eta eragozten duelako; eta hori ongi nabaritzen du herri maputxeak eta Wallmapuwen bere alderdiak, legeak ezartzen dituen baldintza guztiak bete arren, estatuak ez duelako legeztatzen. 

Gustavo Quilaqueo alderdiko agintari eta gure lagunak (bi aldiz izan da Euskal Herrian, Aralarrek gonbidatuta), borrokalari bakezalea, etengabe pairatzen ari da estatuaren gehiegikeriak, eta ezin izan du hauteskundeetara aurkeztu, alderdi handi bateko ordezkaria ez izateagatik. Debeku hori jaso du presidentetarako hauteskunde hauetan, eta baita martxoan egin behar diren hauteskunde orokorretan ere. 

Herri maputxea Txileko gobernu ezberdinen politika errepresiboa pairatzen ari da hagitz modu larrian, eta Bacheleten gobernua ez da salbuespena izaten ari. Kontzentraziotik lau militante maputxe izan dira erailak, eta 50tik goiti dira preso politikoak. Preso maputxeak Barne Segurtasunerako Legediagatik eta Lege Antiterroristagatik daude prozesatuak, nahiz eta hainbat nazioarteko erakundek eskatu duten Diktadura garaitik datozen bi lege errepresibo horiek ez erabiltzeko. Herri maputxea behin eta berriz pairatzen ari da oinarrizko giza eskubideen urraketa. 

Eta herri maputxearen arazoaren oinarrian dago Txileko eredu politiko eta ekonomiko neoliberala, makroproiektuen bitartez egindako kontrolik gabeko baso-ustiapenetan oinarritua. Horrek, aldi berean, Herri Maputxea, Wallmapu, desitxuratzen du, eta multinazional handiek ondasun naturalak arpilatzea ahalbidetzen du. 

Giza eskubideetan eta arlo politikoan, 1993ko lege indigenak, diktaduratik zegoen legedia ordezkatu zuenak, aldaketarako eta herri maputxeak pairatzen dituen pobrezia eta bazterketa gainditzeko itxaropena ekarri zituen. Baina legeak ez du balio izan bazterketarekin bukatzeko. 

Wallmapuwen, beste erakunde politiko eta sozial demokratikoekin batera, sistema politikoan eta eredu ekonomikoan aldaketak egitea eskatzen ari da. 

Eta testuinguru horretan, eta ez beste batean, gertatzen da euskal aktibista baten, herri maputxearen eskubideen aldeko aktibista baten atxiloketa. Eta atxilotua euskal herritarra izatea ez da kasualitatea. Herri maputxea eta bere borroka baketsua indarkeria babestu edota erabiltzen duten atzerriko taldeekin lotzeko estrategia darabil gobernuak. Era horretara, Bacheleten gobernuak leporatzen die maputxeei FARCekin, EZLNrekin eta azkenaldian ETArekin harremanak izatea. Hain justu, 2008ko udan Wallmapuwenek Sinn Fein, ERC eta Aralarrekin hitzarmenak sinatu izanak areagotu egin zuen herri maputxearen kontrako errepresioa, eta maputxeen lehen alderdi politikoko agintarien gaineko kontrola zorrotzagoa da. Nabarmentzekoak dira joan den irailean Quilaqueo Euskal Herrira, Aralarren kongresura, etorri ondoren Patricio Rosende Txileko barne idazkariordeak egindako adierazpenak. 

Horregatik guztiagatik, Aralar osatzen dugun guztiok herri maputxearen askatasunagatik borrokatzen jarraitzen dugu, eta elkartasuna adierazten diegu haien egoerari eta borroka baketsuari. Joan den udaberritik Txilen dagoen Asel Luzarraga euskal idazleak egin duen bezala. Aselen ibilbide pertsonal zein artistikoa eta Euskal Herriarekin zein herri maputxearekin eta haien kulturarekin daukan konpromisoa ezagutzen dugunok, itsu-itsuan sinesten dugu errugabea dela eta berehala aske uzteko exijitzen dugu.

Acciones de Documento
Jon Abril
image

Jon Abril Olaetxea

Bera, 1975

Kazetaritzan lizentziatua eta Kultur kudeaketan aditua da.2003 urtean egin zen aralarkide eta baita zinegotzi kargua lortu ere.