Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Jon Abril. Polietika 2009 Mayo 07 Badatoz!

Badatoz!

Etiquetas:

Hasi da espainiarren inbasioa! Gaur armada, militarrak, guardia zibil eta polizien buruak, Espainiako agintariak... etorri dira Gernika hartzera. 1937ko apirilaren 26an bezala, baina orain demokraziaren izenean! Eta berriz erranen digute ez direla eurak izan!

Hasi da Patxi Lopezen agintaldia, espainiarzaletasunari gorazarre eginez! Okupazioa hasi da. Fisikoa eta linguistikoa. Euskara instituzioetatik ere ezabatzeko eginen dituzten ahalegin guztien erakusle izan da gaurkoa. Euskara askatasunean agertu digute.

 

Presta gaitezen, burua hotz, bihotza bero, badator eta frente espainolista!!

Acciones de Documento

Inbasioa hasi da

Posted by Norbait at 09/05/2009 16:39
  Gaur egun argi dago zein den Patxi Lopez eta PP-ren erronka. Ahal duten moduan euskara zapaldu, eta gure eskubideei uko egin, horrez gain badakigu zein izango diren haien metodoak, eta beti bezala indarra erabiliko dute guri beldurra sartzeko asmoarekin.

  Baina hainbeste urte eta gero ez dute ulertu horrekin ez dutela ezer ez lortuko, baizik eta nahi dutenaren kontrakoa, lortuko duten bakarra gure abertzaletasunaren haztea izango da. Ideiak ez dira inoiz desagertuko, eta guk hemen segituko dugu aurre egiten gure helburuak lortu arte.

  Alahere, horrez aparte, nahiz eta orokorki Aralarrekin ados izan gai askotan, galdera bat nuke aralarren kideentzat. Eusko legebiltzarrean izatea zer da ? Helburu bat segidarik ez duena ? Edo eta gaur egun gauden sistemaren aldatzeko bide bat ? Ze bizi garen sistema hau demokratikoa ahal da ?

Jon Abril
image

Jon Abril Olaetxea

Bera, 1975

Kazetaritzan lizentziatua eta Kultur kudeaketan aditua da.2003 urtean egin zen aralarkide eta baita zinegotzi kargua lortu ere.