Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Jon Abril. Polietika 2009 Apirila 21 Ezagupenetik erabilerara

Ezagupenetik erabilerara

Donostiako Euskara Plana onartu berri du Gipuzkoako hiriburuko Udalak. Euskal Herrian ez da neurri horretako hiririk horrelako euskara plan bat duena. Ez da instituzio bat hain planteamendu aurreratua duena. Ezagupenetik erabilerarako jauzia eta apustua egin du Donostiako Udalak.

Langileen %58 euskalduna izanen du, gutienez, planaren bukaeran, Donostiako Udalak. Bai, gehiago izatea nahi genuke, baina non gauden aintzat hartu behar da, eta gisa honetako bertze instituzioen egoerarekin alderatu. Nola daude Bilbo, Gasteiz edo Iruñako Udalak arlo honetan (ez dut Baiona edo Miarritze aipatuko, bertzleakoa delako egoera)? Nola Aldundiak? Nola Jaurlaritza?

EAJ ez da gai izan gisa honetako planik garatzeko instituzioetan eman duen urte guztietan, ez Jaurlaritzan, ez hiru aldundietan. UPNk ez du horrelakorik nahi, eta bere politika kontrako norabide batean doa. Zer gertatuko da PSEren Jaurlaritzarekin? Nekez eginen du horrelako aurrerapausurik PPren hatzaparretan.

Donostiako Udalean posible izan da, PSEko alkate batekin, bai, baina hau ez da gertatzen Gasteizko Udalean, eta ez da gertatuko Jaurlaritza berrian. Zergatik? Ez delako kasualitatea Aralarrek izatea hizkuntza politikako ardura Donostiako Udalean. Egiteko aunitz dago, bai, baina gaurkoa bezalako albiste gehiago behar dugu.

 

Zorionak Ainhoa!

 

 

Dokumentuaren akzioak

ezagupenetik erabilerara

Posted by MIKEL at 2009/04/23 15:53
Zorionak, Ainhoa
dena den zer nolako etorkizuna marrazten ari den atzemateko, zorionez Donostian ez, liburu bat gomendatu nahi dizuet, La política lingüística vasca a debate (Ciudadanía y Libertad elkarteak egina). Kezkagarriak hor agertzen diren asmoak eta ideiak. Kontrareforma abian da!

Bata edo bestea...

Posted by nonor at 2009/06/22 16:15
Euskararentzako galera handia den "frente espainolistaz" modu oso naturalean hitz egiten duzuen bitartean ("Badatoz!" artikulua irakurri bestela) Donostiako udalak egindako euskeraren aldeko plana txalotzen duzue. Gainera diozue EAJk oraindik ere gutxiago egin duela boterean egon den urte guztietan. Nire ustez euskara ez zaio inoiz ere inporta izan EAJri, eta egin dituen euskararen aldeko politikak (errealitatean eskasak, itxuran ez hainbeste) bere hautezlegoa konbentzitzeko besterik ez da izan. Seguruenik Donostiako PSEk antzerako motiboengatik egingo zuen: "Abertzaleak baino euskaltzaleagoak gara". Baita gainontzeko kapitaletan euskara gutxiago egiten delako eta ondorioz jende gutxiago asetuko lukeelako (oso arraroa litzateke horrelako iniziatiba bat Gazteizko udaletik irtetea).
Baina azken finean esan nahi dudana da ez duela ezertarako balio frente espainolistaz eta frente baskistaz hitz egitea. Hasteko denok zaudete jolas berean, sistema politiko berean, diskurtso ia behartuekin (handiak hau badio, txiki honek hortaz hitz egin behar du). Argi izan beharko zenukete esaterako zein den EAJren papera, eta ez dagoela PSEtik edo PPtik hain urruti. EAJren bozkak bozka nazionalista baskoak dira, eta zer? Bozka konformistak, PSEko edo PPko bozkak bezala, orokorrean gizartea bezala.

Jon Abril
image

Jon Abril Olaetxea

Bera, 1975

Kazetaritzan lizentziatua eta Kultur kudeaketan aditua da.2003 urtean egin zen aralarkide eta baita zinegotzi kargua lortu ere.