bloga
2009/01/15
Politika eta gizarte mugimenduen arteko zubiak eraikitzen
Politika eta gizarte mugimenduen arteko zubiak eraikitzeko nago mundu politiko honetan. Mobilizazio soziala eta erabakitzeko guneak hurbiltzeko asmoz. Informazioa kaleratzeko, gizarteari informazioa helarazteko eta mobilizazio soziala garaiz antolatzeko.
Bakarrik elkarlanetatik, ezkerreko alderdien eta gizarte mugimenduen arteko elkarlanetik, ez dira ustelduko ezkerreko alderdiak sistema politiko honetan eta gizarte mugimenduak ez dira jokoz kanpo eta indar barik geratuko. Beti ere, alderdi politiko eta gizarte mugimenduen arteko autonomia osoa errespetatuz. Horretarako nago ni politikan, Iosu Murgia naiz, 38 urteko Deustuarra sortzez eta orain, gero eta gehiago, arteagaztarra. Elektronika egin nuen eta ondoren Teologia ikasi nuen, jainkoarekin konexio zuzena izateko. Kristau militantea naiz, askatasunerako teologiaren jarraitzailea, eta fede horretatik lan egiten dut. Gizarte mugimenduetan ibili naiz beti, sindikalgintzan, gizarte mugimenduetan, kristau mugimenduetan, eta abar. Orain Bizkaiko batzarkidea naiz.

