Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ezkerrekoa eta abertzalea

Secciones
Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Blogs Iosu Murgia Espaniola BAI, Ikurrina boluntaria !!!!

Espaniola BAI, Ikurrina boluntaria !!!!

Etiquetas:

Koadrilarekin parrandara joaten ginenetan egiten genituen aldarrikapen probokatiboak egia bihurtzen ari direla ematen du, zoritxarrez. Koadrilako afaria amaitu eta ardo nahikotxo edan ostean, abestiak eta aldarrikapen probokatiboak etortzen ziren: “España una y no 51!!!” edo “Española bai, Ikurrina boluntaria!!!”. Azken hau, adibidez, ikusita azken egunetan euskal instituzioetan Espainiako bandera jartzeko inposaketaren agindua, egia bihurtzen ari dela ematen du.

1.- Espaniako bandera ezartzeak Euskal erakundeetan ez du bakea ekartzen, ez du ekartzen Euskal gizartearen elkarkidetza, ezta normalizazio soziala. Espainiako bandera ezartzeak areagotzen du gatazka, areagotzen ditu gorrotoak, jende arteko iskanbilak eta diferentziak. Euskal erakundeetan Espainiako bandera ezartzeak  bakea oztopatzen du.

2.- Espainiako bandera ezartzeko agintea ez da egiten legea betetzeko; bete arren, Espainiako bandera ezartzea inposaketa koloniala da. Jarrera honekin gizartearen zati bati zer diren edo noren menpean dauden argi eta garbi helaraztea bakarrik bilatzen da, inposaketa baten bidez eta ez hitzarmen edo justiziaren bidez.

3.- Independentzia lortzeko negoziazioarekin ez da nahikoa. Erresistentzia zibila, estatu espainolarekin konfrontazioa, bide baketsuetatik, behar-beharrezkoa da.

Horrela egin zuen Ghandik Indiako independentzia lortzeko, horrela egin zuen Mandelak Hegoafrikan apartheida gainditzeko, horrela egin zuen Martin Luter Kingek beltzen giza-eskubideak aldarrikatzeko eta horrela egin behar dugu guk ere Euskal Herrian gure eskubideak, herri legez dagozkigunak, errespeta daitezen. Independentziarako bidea ez da lortzen soilik negoziazioarekin, PSOEk oso argi utzi digu noraino heltzen diren negoziazioarekin bai Nafarroan, baita Katalunian ere.

Horregatik Espainiako banderaren inposaketaren aurrean, estatuarekin, negoziazioarekin batera, izango dugun konfrontazio baketsuaren lehengo urratsa eman behar dugu. Eta ez onartu ezer esan gabe, eta ez makurtu ezer egin barik!!

Tituluari dagokionez, nire koadrilaren oroimenez jarri dut, gure parrandetako aldarrikapen probokatiboak oroituz. Gora lagun arteko parrandak!!!! Gora gure Ikurrina!!!

Acciones de Documento

Kamerun, zein urrun!

Posted by Ex-tremista at 04/03/2009 16:44
Aupa Josu! Hi beti bezain zintzo. Ados esaten duanarekin, baina uste dut ikurrinarena baino borroka garrantzitsuagoak estali egiten direla banderaren azpian... aldekotasunak biltzea eta adostasunak aurkitzea errazagoa delako agian; baina kontuz horrekin ere.
Ikus bestela, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriari nolako indarrez ekin baina ze amaiera tristea eman zaion (oraingoz). Eta bada hori baino borroka beharrezkoagorik ere: desarrollismo basatiaren aurkako borroka adibidez. Hori bai premiazkoa, diruaren jabeak (txapeladunak asko eta asko) gure herria (fisikoa) txikitzen ari baitira egunetik egunera, zure eta nire inguruko jende "aurrerakoi" askoren laguntza aktiboaz edo pasiboaz, sarri.
Tira Josu, segi bizkor!

Bakio (kaguen)SOS

Desobedientzia Zibila

Posted by Herri bap at 08/03/2009 17:47
Espainiako banderaren inposaketaren aurrean, ilegalizazioaren inposaketaren aurrean, espainol hizkuntzaren inposaketaren aurrean eta beste inposaketen aurrean... zer egin?

Nire ustez Desobedientzia Zibila da bidea. Espainiar ejerzitoaren inposaketaren aurrean hainbat euskaldunek inposaketa horreri aurre egiteko desobedientzia zibilaren bidea aukeratu zuten. Eta gaur egun soldadutza ez da derrigorrezkoa.

Nire ustez, Aralar-ek oso gutxi erabili du Desobedientzia Zibilaren bidea. Horren aldeko hautua du baina praktikan ez du gauzatzen (nik dakidala behintzat). Ez dakit alderdi politiko baten erantzunkizuna den bide hori martxan jartzea baina Aralarrek bere gain hartzen ez badu, ez dakit nork zabalduko duen bide hori. Eta bitartean hamaika inposaketa pairatzen jarraituko dugu. EAJ-k ez du bide hori zabalduko, EA flojo-flojo dago eta EB berdintsu... . Beraz, bide hori hor dago... edo estrategia berriak ezartzen ditugu edo "Espainiar makineria inposatzaileak" ez du inolako oztoporik aurkituko. Ongi izan denoi.

Herri bap! Gaztetxe bap!

orain bai

Posted by arlote at 30/03/2009 16:26
Aupa Josu!

Segi egurra emoten. Ea hurrengo mezurako zerbait kontatzen dizudan.