Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Inaki Irazabalbeitia 2009 Urria 13 Garzonkeriak

Garzonkeriak

Banentorren Lapurditik Gipuzkoa aldera, pozik proiektu bat bideratzen hasi ondoren, Euskadi irratian Igarako LABen egoitzan jazotakoa entzun dudanean.

Iluntzen hasia zen eta ilunabarra zeharo ilundu zait, baita gogoa ere. Ez dakit eta ez dut sumatzen Garzonen operazioaren atzean eta hori bultzatu duten ideologo politikoen atzean (segur bainago Garzonek bulkada politikoa izan duela), benetako arrazoia eta intentzioa zeintzuk diren Arnaldo, Rafa eta gainerakoak atxilotzeko. Seguru dudan gauza bakarra, ekimen horrek ez diola laguntasunik emango 'euskal gatazkari' irtenbideak bilatzen; oztopo eta enbarazu izango dela hain justu.

Beude nire kexu eta kezka publikoak!

Miren, Arnaldo eta enparauak kalean ikusi nahi ditut, hitzaren borrokan haiekin aritzeko aukera izateko.

 

 

Dokumentuaren akzioak
Iñaki Irazabalbeitia
image

Iñaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957

Matrazekin aritzeari aspaldi utzi zion kimikan doktorea, enpresa-kudeaketaren arbolan habia egin dudana. Ezetz esaten ikasi ez duen saltsa askotako perrexila naiz eta horregatik, hain justu, naukazue hementxe letrak juntatzen.