Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Inaki Irazabalbeitia 2009 Abuztua 05 borboikeriak eta koipe-emaileak

borboikeriak eta koipe-emaileak

Igandean bertan Facebooken komentatu nuen, baina iruzkina hona ere ekartzea egokia iruditu zait.

Mallorcako atentatu tamalgarriaren eta deitogarriaren inguruan zera esan zuen Juan Karlos Borboikoak ETAri buruz: 'Hay que darles en al cabeza y continuar hasta acabar con ellos'. Komentarioaren maila politikoa eta intelektuala umeentzako txotxongilo-funtzio baten parekoa da, baina pertsonaia horrengandik ezin da maila jasoagoko iruzkinik espero. Beste borboikeria bat atzen beltzean, beste inolako inportantziarik izango ez zukeena guri errege moduan inposatu izan ez baligukete.

Ba, pitokeria hori El País egunkariak igandeko edizioko azaleko titular nagusi moduan ipini zuen. Hamaika ikusteko jaioak gara! Garai bateko egunkari progresista eta independenteen ereduaren jito ideologikoa ezaguna da aspalditik, baina kasu honetan goia jo duela iruditzen zait. 

Bestetik, berriak dituen iruzkinak leitzea ariketa interesgarria da, Espainia aldean zein iritzi klase dabilen ikusteko.

Dokumentuaren akzioak
Iñaki Irazabalbeitia
image

Iñaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957

Matrazekin aritzeari aspaldi utzi zion kimikan doktorea, enpresa-kudeaketaren arbolan habia egin dudana. Ezetz esaten ikasi ez duen saltsa askotako perrexila naiz eta horregatik, hain justu, naukazue hementxe letrak juntatzen.