Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ezkerrekoa eta abertzalea

Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Blogak Inaki Irazabalbeitia 2009 Maiatza 26 Gaurko testua. Garraioa eta higikortasuna

Gaurko testua. Garraioa eta higikortasuna

Gaur Irungo tren geltokian izan gara ABko gure lagunekin, Joseba Garai eta Andde Sainte-Marie. Euritan blai jarri gara.

Egungo garraio- eta higikortasun-eredua ez da jasangarria eta ingurugiro-arazo larriak eragiten ditu. Izan ere, eredu horrek errepide bidezko garraioa lehenetsi du, horretan egin dira eta egiten ari dira azpiegitura-lanik handienak, esaterako hemendik gertu Donostiako bigarren saihesbidea. Automobil pribatua eta kamioi bidezko garraioa lehenetsi dira eta horrek ingurugiro-arazo handiak sortu ditu: nekazaritzarako lurzoru produktiboaren okupazioa edo erregai fosilen C02 emisioen bidez berotegi efektua emendatzea.

Gainetik, bestelako garraio-moduetan eta bereziki trenbidean egin diren azpiegitura-inbertsioak oso txikiak izan dira. Estatu espainolean eta Hego Euskal herrian tren-azpiegiturak abandonaturik egon dira abiadura handiko sarea izan ezik; milaka kilometro trenbide itxi dira eta iraun duten kilometroen eta bertan dabiltzan trenen mantenimendua minimoa izan da.

Gure bi estatuetan, Espainian eta Frantzian, Europako abiadura handiko sarearen bi heren daude. Gutxi gora-behera heren bat bakoitzean. Baina, Frantzian ohizko trenbide-sarearen luzera Europako estatu aurreratuenekin homologagarria bada, Espainiako kasuan trenbide-sarearen luzera Europako herrialde aurreratuek baino motzagoa da konparaketa egiten denean. Adibidez, Britainia Handiaren azalera Estatuarenaren % 42 da, baina Britainia Handiak 4.000 kilometro trenbide gehiago ditu. Argi dago Espainian nora bideratu dira trenbide-inbertsiorik handienak: abiadura handiko sarera. Eredu hori ez da jasangarria.

Hortaz, ‘Independentista eta ezkertiarrak’ Europa de los pueblos koalizioak garraio- eta higikortasun-eredu berri eta jasangarriago baten alde egiten du Eredu horretan trenbide bidezko merkantzien eta pertsonen garraio lehenestea ardatz nagusietako bat izango da. Horregatik, proposatzen dugu Euskal Herrian ohizko trenbide-sarea hobetu eta zabaldu behar dela, sare horrek herriak eta eskualdeak lotu behar dituela eta herritarren egunero beharretara egokituta egon behar duela.

Halaber beharrezkoa ikusten dugu Euskal Herria Europa eta Iberiar penintsularekin lotzea prestazio handiko trenbide-azpiegitura baten bidez, baina azpiegitura horrek ingurugiro-kalteak minimoak izan behar ditu eta egungo Paris-Madril ardatzaren oraingo ibilbidea baliatu beharko luke: ez da hori euskal Yaren kasua.

 
 
Es evidente que el actual modelo de transporte y de movilidad que prioriza el transporte por carrera y el uso de combustibles fósiles no es sostenible y que crea grandes problemas medioambientales, como la ocupación de tierras fértiles para la agricultura o la emisión de gases de efecto invernadero.

En los últimos decenios, la construcción de carreteras y demás infraestructuras para el transporte por carretera han atraído la gran parte de las inversiones en infraestructuras de transporte realizadas por las administraciones públicas. Las inversiones en infraestructuras ferroviarias, excepto las de la red de alta velocidad, han sido mínimas, no llegando, incluso, a garantizar un mantenimiento adecuado de la red ferroviaria tradicional y menos para mejorarla y expandirla. Invito a cualquiera de vosotros a que realice un viaje entre Donosita y Eibar en tren y podrá comprobar in situ la realidad de esta afirmación.

España y Francia son los líderes europeos en kilómetros de líneas de alta velocidad; ambos estados tiene aproximadamente un tercio ese kilometraje cada uno. Aunque Francia tiene una longitud de red ferroviaria convencional homologable con las redes más avanzadas de Europa, España tiene comparativamente menos kilómetros de línea férrea. Así, siendo la superficie de la Gran Bretaña un 42% de la del Estado, posee 4.000 km de vías férreas tradicionales.

La coalición ‘Independentistak eta ezkertiarrak’ Europa de los pueblos, aboga por un nuevo modelo de transporte y movilidad más sostenible, que tiene como objetivo principal el minimizar el transporte por carretera de viajeros y personas. Priorizar el ferrocarril como medio de transporte es uno de los ejes principales de nuestra propuesta. Abogamos por una mejora y extensión de la red ferroviaria convencional de Euskal Herria con el objetivo de logra una red ferroviaria tupida que una pueblos y comarcas y que este al servicio de las necesidades de movilidad diaria de la ciudadanía. Además, consideramos necesaria la conexión con Europa y con la península ibérica por una estructura ferroviaria de altas prestaciones respetuosa con el medio ambiente y que discurra, en la medida de lo posible, sobre el trazado actual del eje Paris-Madrid; la Y vasca no es esa solución.


Dokumentuaren akzioak
Iñaki Irazabalbeitia
image

Iñaki Irazabalbeitia

Donostia, 1957

Matrazekin aritzeari aspaldi utzi zion kimikan doktorea, enpresa-kudeaketaren arbolan habia egin dudana. Ezetz esaten ikasi ez duen saltsa askotako perrexila naiz eta horregatik, hain justu, naukazue hementxe letrak juntatzen.